Arizmendi Ikastolaren Lanbide Heziketak XXI. mendeko etxebizitzaren gaineko jardunaldia egingo du maiatzaren 9an.

"XXI. mendeko etxebizitza" izeneko jardunaldien zortzigarren edizioa egingo da maiatzaren 9an. Bertan jorratuko den gai nagusia espazio industrialen, hiritarren edo landetakoen berreskurapena izango da. Gai hau gero eta indar gehiago ari da hartzen, bai erakundeetan, baita hiritarren artean ere.

Arizmendi Ikastolaren Lanbide Heziketak iaz hasitako bideari jarraipena eman nahi dio. Natura eta eraikuntza arloko gaiak jorratzen hasi ziren iaz eta aurtengoarekin zikloa itxiko dute. Antolatzaileen esanetan "bi atal horiek batera joan behar dira, pertsonen ongizatea areagotu nahi badugu, jasangarritasunaren ikuspegitik".

Arizmendiarrietaren pentsamenduaren gaurkotasuna azalduko du Joxe Azurmendik.

Joxe Azurmendi "Gizon Kooperatiboa" liburuaren egilea da, besteak beste. Askoren iritziz, Euskal Herriko pentsalaririk emankor eta azkarrenetakoa izan daiteke. Hori maiatzaren 14an izango da. Bi egun geroago, Arizmendiarrietaren Lagunek eta LEINN Graduko ikasleek antolatuta, Aktion jardunaldia aurrera eramango da.

392.Arizmendiarrieta.EUSKOMEDIA (id: 8154218)

Hezkuntza proiektu berritzailearen gaineko jardunaldiak, Aranzadi eta Arizmendiren eskutik.

Maiatzaren 9an eta 10ean egingo dira jardunaldiak, Lekeition. 'Konfiantzaren Pedagogia' deritzon hezkuntza ereduaren gainekoak izango dira eta antolatzaileak dira, Bergarako Aranzadi Ikastola, Arizmendi eta Azkue Ikastolak. Hezkuntza alorreko hizlari entzutetsuek hartuko dute parte jardunaldi horietan.

Haurraren ahalmenak errespetatzea eta sustatzea oinarri dituen sistema berritzailea da Konfiantzaren Pedagogia.

Doako hiru plaza geratzen dira Eraikuntza eta eraginkortasun energetikoa ikastaroa.

Arizmendi Ikastolako Lanbide Heziketak martxan jarriko du ikastaro berria otsailaren 24an. Taldea osatzeko doako hiru plaza geratzen dira eta ikastaroa lanean ari diren langileei zuzenduta dago. Eraikinen eraginkortasun energetikoa gaitasun ziurtagiria lortzeko baliagarria da ikastaro hau.

595 (id: 1856762)

Arizmendi Ikastolako Lanbide Heziketak raikuntza eta eraginkortasun energetikoa ikastaroa jarriko du martxan langileentzat.

Arizmendi Ikastolako Lanbide Heziketak martxan jarriko du ikastaro berria otsailaren 24an. Soilik 15 plaza daude ikastarorako eta izen emate epea otsailaren 17an bukatuko da. Ikastaro honek Eraikinen eraginkortasun energetikoa Gaitasun Agiria lortzeko balio du.

595 (id: 611591)

 

Arizmendi, Ikerlan eta MUko taldeek 3 sari lortu dituzte First Lego Leaguen.

Arizmendi-Ikerlan eta Arizmendi-Mondragon Unibertsitatea ordezkatzen zuten lau taldeak ederki aritu ziren joan zen larunbatean Zamudion jokatu zen First Lego Leagueko kanporaketan. Aldez aurrez egindako lan handia erakutsi zuten txapelketan burututako probetan. Aurtengoan maila altua egon da oro har, eta gure ikastolako gazteena ere horrelakoxea izan da, bikaina.

500.Lego.13.1.ARIZMENDI (id: 3352192)

Páginas

Suscribirse a RSS - Arizmendi