Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoa, Arizmendi Ikastola eta CampTecnológicok Gabonetako kanpamendu teknologikoa antolatu dute. Kanpamendu honetan gazteen interesa piztu nahi da, batez ere zientziaren, teknologiaren, ingeniaritzaren eta matematiken arloetan.
Jarduerak Arrasateko campuseko Garaia egoitzan izango dira, abenduaren 28,29,30 eta 31n, 9:00etatik 14:00etara. Kanpamendu hauek lehen Hezkuntzako eta DBHko 1. eta 2. mailako ikasleei zuzenduta daude, aurretik campusean parte hartu dutenentzat, baita mundu honetan lehen urratsak eman nahi dutenentzat ere.
Arizmendi Ikastolak XXI. mendeko etxebizitzen jardunaldiak antolatu ditu. Jardunaldiok eraikin baten diseinuak, materialak eta instalakuntzak gure osasunean nola eragiten duten dute gaitzat. Eta horren baitan, Ekokaleak Ideia lehiaketa ere antolatu dute.
Bederatzigarrenekoz antolatu ditu Arizmendi Ikastolak Jardunaldi horiek. Gaia mamitsua da: eraikinek gure osasunean duten eragina. Gaur egun gure bizitzaren %80a eraikin baten barruan pasatzen dugu. Hori horrela, eraikinaren diseinuak, materialek eta instalakuntzek gure osasunean ze eragin duen azaldu dute jardunaldietan eta horretarako gaian jantziak dauden hainbat aditu gonbidatu dituzte.
“Eraikuntza eta osasuna, etxebizitzaren kalitateak gure osasunean eragiten al du?” Izenburupean jardunaldia izango da maiatzaren 22an, Kulturaten, Arrasaten. Eta 23an, berriz, “karezko mortairuak” izeneko ikastaroa antolatu dute Arrasateko Arizmendi ikastolan eskainiko dena.
Gaur egun gure bizitzaren ehuneko laurogeia eraikin baten barruan pasatzen dugu. Ondorioz, eraikinak zerikusi handia du gure osasunean. Hori hórrela, eraikinaren diseinuak, materialek eta instalakuntzek gure osasunean nolako eragina duten aldez aurretik ezagutzeak eta kontuan hartzeak garrantzi berezia hartzen dute.
Hobetuzen bitartez, Higiene eta elikagai arretako esku hartzeen eta Arquimedes programa informatikoaren ikastaroak eskainiko dituzte ekainean zehar. Izen emate epea zabalik dute dagoeneko.
Camptecnologico-ak gure ume eta gazteen interesa suspertu nahi du zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematiken esparruan. Horretarako, udalekuak eta jarduerak antolatzen ditu, gure ikasleek ikus dezaten posible dela modu dibertigarri batean ikastea.
Nori zuzendua: Lehen Hezkuntzako ikasleei eta DBH-ko 1. eta 2. mailako ikasleei. Jadanik robotika kanpus batetan parte hartu dutenei, zein mundu interesgarri honetan lehen urratsak eman nahi dituztenei. Kanpamentua Mondragon Unibertsitatearen Arrasateko Kanpusean ospatuko da Apirilak 7, 8, 9 eta 10ean 09:00etatik 14:00etara.
Arizmendi Ikastolako DBHko laugarren mailako talde batek, Zamudion jokatutako Euskadiko First Lego League txapelketan hirugarren postua lortu zuenak, Espainiako Estatuko finala jokatuko du Tenerifen martxoaren 21ean.
Zazpigarrenez antolatuko ditu Arizmendi Ikastolako Lanbide Heziketak "Erizaintza laguntzaileak, gaur" jardunaldiak, eta aurtengoan, Garuneko kalte hartua, bizimodu berri baten hasiera gaia jorratu da.
BHKlip bideo-lehiaketaren zazpigarren aldia izango da aurtengoa, eta parte-hartzen duten ikasleek bi hilabete izango dute bideo bat sortzeko ondorengo gaiaren inguruan: Eta zuk nola ikusten duzu? Irudikatu XXII. Mendeko ikastola. DBH 3, 4 eta batxilergoko ikasleentzat da, eta bi sari banatuko dira: Epaimahaiaren Saria eta Ikuslearen Saria. Azken edizioetan bezala, lankidetzan izango ditugu AZK, Goiena, MU eta Bagara. Aurten, gainera, bailarako ikastolen arteko elkarlana bultzatu nahirik, Txantxiku eta Aranzadi ikastolakoek ere hartuko dute parte, eta guztiei eskainiko zaie formazio-saio bat HUHEZIn bertako irakasleen eskutik.
Aurten ere Arizmendi Ikastolako bi talde izan dira parte hartzen European Youth Parliament-eko hasierako saioetan. Bere ikaskideen laguntzarekin, hiru ikasle hurrengo fasera sailkatu dira.