Arizmendi Ikastolako LHko erizaintzako ikasleek “Lanean ikertuz” egitasmoa jarriko dute martxan
Hipotesi honen harira, aurten, formazioa antolatu dute erizaintzako irakasleek euren ikasleekin hori lantzeko. Formazio saio hauek Farap erakundeko (antropologia aplikatuan adituak) Begoña Pecharromanek eta Tecnaliako Manu Montejo ikerlariak eman zituzten. Formazio saio hauetatik 30 bat ideia atera zituzten ikasleek, gero produktu izateko aukera ematen zutenak. Horregatik Lanean ikertuz proiektua martxan jartzera animatu dira.
Hala, ezinbesteko dute zentro teknologikoekin eta antzeko eragileekin euren egitasmoaren nondik norakoak partekatzea. Hainbat enpresa eta eragilerekin egon ostean, bihar ospatuko da foroa eta bertan, GSR, Aptes, Arrasateko Udaleko teknikariak, Aita Menniko ordezkariak, Debagoieneko ospitalekoak, Etorbizi, Ikerlan, Mondragon Health eta Saludnovako ordezkariak izango dira. Ikasleek hamabi ideia aurkeztuko dute eta gero adituen balorazioak entzungo dituzte.
Iturria: MONDRABERRI.com
156 visualizaciones