Natura eta eraikuntza uztartuko ditu Arizmendiko Jardunaldiak
Jardunaldiko antolatzaileek islatu dute “gure gizartea naturari bizkarra emanez garatu” dela, “harrizko eta etsai-paisaia sortuz”. Dena den, azken urteotan bai obra berritan, bai eta birgaitze lanetan ere, natura txertatzeko joera areagotu egin da.
Hau praktikara eramateko, faktore garrantzitsuak kontuan hartu behar dira “teknikoki, eta estetikoki, bertan biziko diren pertsonen arteko elkarbizitza atseginagoa eta abegitsuagoa sortuko da”.
Horrexegatik, Arizmendi Ikastolak ikuskera berri hau eraikuntzako profesional guztiekin partekatu nahi du, gaian adituak diren hizlariekin. Hauek beraien ikuspegia eta esperientzia ezagutaraziko dute.
Jardunaldia maiatzaren 10ean (ostirala) izango da, Kulturaten. Bereziki zuzenduta dago eraikuntzako enpresei, ingeniaritza arloko enpresei, arkitektura bulegoei, udal-teknikariei, mankomunitateetako teknikariei, instalatzaileei eta oro har alor honekiko interesa duten pertsonei.
Egitaraua:
9:00etan agiria eta dokumentazioa banatu.
9:20an ongietorria:
- Inazio Azkarragaurizar, Arrasateko alkatea
- Alberto Gorroñogoitia, LKSeko zuzendaria
- Edurne Erauskin, Arizmendi Ikastolako Lanbide Heziketaren arduraduna
9:30ean Eduardo Rojo Fraile, arkitekto doktorea. Gasteizko Udaleko Espazio Publikoaren eta Natur Ingurunearen Zerbitzuko burua. ”Paisaia eta Hiria” hitzaldia.
10:15ean Mikel Baztan, Noain-Elortzibarko Udalaren Lorezaintza eta Agenda 21eko arduraduna. ”Lorezaintza, jendearen bizi kalitatea hobetzeko tresna bat” hitzaldia.
11:00etan Ekokaleak Hiri-Altzari Iraunkorraren V. Ideia Lehiaketaren sari banaketa.
11:15ean atsedena eta kafea.
11:45ean Iñaki Urquia, arkitekto bioklimatikoa. ”Lastozko eraikin pasiboak” hitzaldia.
12:30ean Elena Morales Areizaga, ingeniari industriala eta Tecnaliako Eraikuntza Jasangarriaren Sailaren ikertzailea. ”Fatxada eta estalki begetalak: ikuspegi orokorra eta energia ikuspuntutik apunte batzuk” hitzaldia.
13:15ean mahai inguruan hizlariek parte hartuko dute. Moderatzailea: Juan Antonio Urdangarin, Udaleko Hirigintzako arduraduna.
14:00etan luntxa.
Izena emateko eta informazio gehiagorako: Arizmendi Ikastolako Lanbide Heziketa. Edurne Erauskin, telefonoa: 943 77 20 25, eraikuntza@arizmendi.ikastola.net.
Iturria: MONDRABERRI.com
186 visualizaciones