Arizmendi Ikastolako Lanbide Heziketak raikuntza eta eraginkortasun energetikoa ikastaroa jarriko du martxan langileentzat.

Arizmendi Ikastolako Lanbide Heziketak martxan jarriko du ikastaro berria otsailaren 24an. Soilik 15 plaza daude ikastarorako eta izen emate epea otsailaren 17an bukatuko da. Ikastaro honek Eraikinen eraginkortasun energetikoa Gaitasun Agiria lortzeko balio du.

595 (id: 611591)

 

Arizmendi Ikastolako Lanbide Heziketak, Hobetuz bitartez, Eraikuntza eta eraginkortasun energetikoa ikastaroa jarriko du martxan otsailaren 24an. Eskolak Ferixalekuan izango dira eta soilik 15 plaza daude. Bestalde, ikastaro hau langileei zuzenduta dago. Interesatuek 943 79 00 27 edo 943 77 20 25 telefono zenbakietara deitu dezakete. Bestela, lanbide@arizmendi.ikastola.net helbide elektronikora ere idatzi daiteke. Izena emateko epea otsailaren 17ra arte luzatuko da.

Eraikuntza eta eraginkortasun energetikoa ikastaroa 90 ordukoa izango da, asteko 4 egun, arratsaldeko 16:00etatik 19:30etara. Esan moduan, ikastaroari otsailaren 24an emango zaio hasiera eta apirilaren 11an bukatuko da. Bestalde, ikastaroaren irakaslea Gartzen Undagoitia izango da, Eraikuntzako Ingeniaria.

Ikastaro honen helburuak kalifikazio energetikoen prozesuetan parte hartzeko, eraikuntzako eraginkortasun energetikoari buruzko ezagutzak jasotzea izango da. Besteak beste, eraikuntza eta eraginkortasun energetikoaren oinarriak, kondentsazioak eraikuntzan, eraikuntzako materialen iragazkortasuna, isolamendu termikoa eraikuntzan eta eraikuntzarako soluzio energetikoak landuko dira ikastaro honetan. Bukatzeko, esan ikastaro honek (UF0569) Eraikinen eraginkortasun energetikoa deituriko Gaitasun Agiria lortzeko (ENAC0108) balio duela.

Hemen, Arizmendi Ikastolaren webgunera lotura.

Iturria: MONDRABERRI.com

 

like0

253 visualizaciones