Arizmendiarrietaren pentsamenduaren gaurkotasuna azalduko du Joxe Azurmendik.
Joxe Azurmendik, “Gizon Kooperatiboa” liburuaren egileak, Arizmendiarrietaren gaurkotasuna jorratuko du, Arrasateko Garaia Berrikuntza Gunean, maiatzaren 14an, Arizmendiarrieta Lagunen Elkartearen Batzar Orokorra bukatu ondoren, arratsaldeko 19:00retan.
Joxe Azurmendi Otaegi, idazlea, filosofoa, saiakera-idazle eta poetak, artikulu eta liburu ugari argitaratu ditu politika, hizkuntza, teknika, euskal literatura eta filosofia gaiak aztertuz.
Jakin aldizkariaren zuzendari eta bere zuzendaritzapean, 40 bat liburu argitaratu ditu Jakin argitaletxeak gaurdaino. Horrezaz gain hainbat Klasikoen itzulpenen egile, bultzaile eta argitaratzaile izan da. Udako Euskal Unibertsitatearen sortzaileetako bat izan zen. Gaur egun, Filosofia Modernoa erakusten du Euskal Herriko Unibertsitatean. 2010ean Euskaltzaindiak ohoreko euskaltzain izendatu zuen eta Euskadi Literatura Saria (2010) eta Eusko Ikaskuntza Saria (2012) jaso zituen. Laburbilduz, askoren iritziz, Joxe Azurmendi Euskal Herriko pentsalaririk emankor eta azkarrenetakoa izan daiteke.
Aktion jardunaldia
Bi egun geroago, maiatzaren 16an, ostirala, goizeko 9:00etan hasita, Arrasateko Garaia berrikuntza guneko living lab aretoan Aktion jardunaldia ospatuko da. Ekitaldiaren lelotzat "Zu zara pelikula honetako protagonista. 1,2,3 AktiOn!” hartuta, eguardi alderarte hainbat ekintza burutuko dira, bailarako enpresa, unibertsitate zein elkarteetako partaide anitzekin elkarlanean.
Denok dakigu bailara eta inguru hau azkenaldian pairatzen dabilen atsekabea. Egoera hau adarretatik hartuz, LEINN graduko Login Lan junior kooperatiba eta Arizmendiarrietaren Lagunak Elkartea, gure aldetik eman dezakegun bultzada txikia ematera gatoz Aktioneko bigarren edizio honetara.
Bigarren ekitaldi honetan izango diren jarduera eta ekintzak, kooperatibismoaren inguruko baloreak elkarbanatu, horien inguruko gogoeta egin eta espiritu aurrerakoia zein positiboa piztea helburutzat harturik emango dira.
9:00 Materiala Ematea
9:15 Aurkezpena
9:30-10:45 ESTIMULATU Amancay eta Zestoako Antzerki taldea. Interpretazio munduko teknikak oinarritzak hartuz, kooperazioa eta elkarlana sustatuko ditugu.
10:45 -12:00 GARATU World Coffeea: Hainbat mahai antolatuko dira istorio banarekin. Mahai bakoitzeko istorioei erantzun bat emateko lan egingo da. Modu honetara, gaur egun mehatxutzat ditugun egoerak mahai gainean ipini, hausnartu, eta irterbideen bila, ideiak, arituko gara.
12:00-13:00 MOTIBATU Hiru ekintzaile eta kooperatiba berri baten esperientziak ezagutzeko aukera izango dugu:
- Mikel Yerobi
- Goiener Koop. Elk.
- Sustraibarri Elkartea
- Igor Urien
13:00-13:30: Lanen aurkezpena
13:30-14:30 Axi Muniain: "Esfortzu-gaitasuna eta mugak gainditzeko gogoa, irrika. Motibazioa eta pasioa dira bere indarrak"
14:30 Agurra
*Ekitaldiaren ondoren eta amaiera gisa luncha eskeiniko da.
AKTIBATU ZAITEZ!
IZEN EMATEA: aktibatu@gmail.com
Iturria: MONDRABERRI.com
240 visualizaciones