MISEk "Adimen Artifiziala, eraldaketa digitalaren zanka" jardunaldia antolatu du.

2021-2024 Proiektu Estrategikoaren hedapenaren esparruan, MONDRAGONeko Ingeniaritza eta Zerbitzuen Dibisioak "Adimen Artifiziala, eraldaketa digitalaren zanka"  izeneko topaketa antolatu du.

Ekitaldiak honako kasu hauek ezagutzeko aukera emango du:

  •     “Adimen Artifizialeko Sistemak Osasun Ezagutza Akzionagarria sortzeko”, Emiliano Garridoren eskutik (LKS NEXTeko Osasun Proiektuen zuzendaria).
  •  
  •     “Itzulpengintza XXI. mendean: Adimen Artifizialak eta Automatizazioak nola eraldatu duten sektorea eta bezero korporatiboari emandako zerbitzua”, Ane Ruiz de Zarateren eskutik (MondragonLingua Koop.E.-eko Itzulpen eta Komunikazio Dibisioko zuzendaria).
  •  
  •     “Udal Administrazioaren Eraldaketa Digitala Adimen Artifizialaren bidez”, Juan Mari Okinaren  eskutik (ISEA Koop. E.-eko Ikerketa Koordinatzailea).

Ekitaldia 2022ko otsailaren 10ean izango da, 16:00etatik aurrera, MISEren egoitzako Plaza Aretoan (Goiru kalea 7, Garaia Parke Teknologikoa, Arrasate).

Topaketa hau MONDRAGONeko bazkide diren kooperatibetako kide guztiei zabalik dago.

Saio honetan parte hartzeko izena eman behar da, mezu bat bidaliz helbide elektroniko honetara: morobengoa@isea.eus

like0

Viewed 91 times