Mondragon Goi Eskola Politeknikoak ISO14991:2015 ziurtagiria lortu du Arrasateko campuseko Goiru egoitzan, arau honek Ingurumen Kudeaketa Sistema baten kudeaketa eta inplementazioa arautzen du.

Arauak aitortzen du ingurumen estrategiak garatzen dituzten erakundeen lana eta konpromisoa.

$titulo.getData()

12 urtez Ekoscan ziurtagiriarekin ingurumen-portaera hobetzeko lanean aritu ondoren, Mondragon Goi Eskola Politeknikoak (MGEP) ISO 14001:2015 ziurtagiria lortu du, Arrasateko campuseko Goiru egoitzarako ingurumen-kudeaketari buruzkoa. Arau honek ingurumen-estrategiak diseinatzen dituzten erakundeen lana eta konpromisoa aitortzen ditu.

Ziurtagiriaren lorpena 2019an hasi zen proiektu baten emaitza da, eta Mondragon Goi Eskola Politeknikoaren eta Ingurumen taldearen parte-hartzea eta konpromisoa izan zituen.

Nazioartean aitortutako ziurtagiri horrekin, MGEPek ingurumen-kudeaketarekiko konpromisoa indartzen du, erakundearen jarduera bakoitzaren ingurumen-alderdien sistematizazioa bermatuz, jarduerak ingurumenean duen eragina murriztuz eta jarduera horien eraginkortasuna etengabe hobetzeko borondatea onartuz.

Iturria: mondragon.edu

like0

Viewed 12 times