ULMAk "Laneratuz" hitzarmena berritu du Bidebarri eta Oñatiko Udalarekin batera.

"Laneratuz" Oñatin gizarteratzea eta laneratzea sustatzeko programa da, gizarte-bazterkeriako arriskuan dauden pertsonen enplegagarritasuna sustatzeko laguntza.

Bidebarri enpresak, 1997an sortu zenetik Caritasen eta Udaletxearen eskutik, lan-merkatuan sartzeko zailtasunak dituzten pertsonak gizarteratzeko hainbat ibilbide eskaintzen ditu.

ULMAren enkofratuen izaera modularra, Antzuolako biaduktuan gakoa .

ULMAk enkofratze eta aldamio soluzio integralak eskaini ditu Antzuolan (Gipuzkoa), Deskarga errekaren gaineko bidezubiaren parte den 495 metroko taularen eraikuntza proiektuan.

ULMAren enkofratu sistemen malgutasunak eta moldakortasunak erronka handia suposatzen duten eraikuntza proiektuak gauzatzea ahalbidetzen dute. horietako baten adibide bezala Espainiako abiadura handiko trenaren azpiegituren eraikuntza proiektua daukagu.

ULMA Taldeak bere enplegatuen mugikortasun iraunkorra saritzen du.

Mugikortasun iraunkorra sustatzen duen proiektuaren barruan, ULMAk programa bat garatu du bere enplegatuek modu iraunkorrean egiten dituzten lanerako joan-etorriak saritzeko. Ciclogreen aplikazioaren bitartez erabiltzaileek oinez, bizikletan, patinetetan, lasterka edo auto partekatuan edo LanBusean egiten dituzten kilometroak metatu ditzakete. Metatzen dituzten kilometroak ziklo bihurtzen dira, eta ziklo horiek opariekin trukatu daitezke.

ULMA drainatze kanalak Madrileko Gran Vian.

Hiriburuko Gran Via berrian, zeina partzialki oinezkoa baita, MultiV+ kanalak instalatu ditugu gure sareta artekatuarekin

Madrileko kalerik enblematikoenetakoa da Gran Via, eta  8 hilabetez bertan obrak egin ondoren partzialki oinezkoentzako kale gisa estreinatu da duela gutxi. Nobedade nagusia da oinezkoentzat gehitu diren bi erreiak, oinez ibiltzeko 5400 metro karratu gehiago eskainiko dituztenak.

Madrileko Udalaren premia:

Harmaila berriak Benito Villamarin Estadioan.

Sevillako Benito Villamarin Estadioan harmailak eraiki dira hegoaldean eta harmaila berri horiekin estadioak 14.000 pertsona gehiago hartzeko moduan dago une honetan, Espainian dagoen edukiera handieneko laugarren estadio bihurtuta.

Animazio gunea eta Premium gunea daude harmaila berri horietan, 435 lekurekin eta eserleku erosoagoekin, bai eta hiru VIP gelatara zuzenean sartzeko bidearekin ere.

ULMAk apeo eta enkofratze soluzio bereziak diseinatu ditu harmailen egitura elementuak egiteko: portikoak, tarteko habeak eta koroatze habea.

Megaproiektua Flushing Zentroan, Queens, New York.

Tangram Plaza 110.000 m2 baino gehiago urbanizatu eta biziberritzeko proiektu bat da, Flushingeko bihotzean,Queens. ULMAk hasieratik hartu du parte megaproiektu horretan, mota guztietako egituretarako soluzio integralak hornituz.

Proiektuan sartzen diren eraikuntzak dira 1.200 lekuko lurpeko aparkaleku bat, 220 apartamentuko bi etxebizitza dorre, A mailako bulegoetarako eraikin bat, 32.000 m2 baino gehiagokoa, lokal edo espazio komertzialak eta 240 gelako hotel bat.

Enkofratze eta aldamio soluzio integralak Riadeko metroan.

ULMAk ATTIEHrekin aliatuta lan egin du, Saudi Arabiako banatzaile ofiziala baita, eta aliantza horren bitartez enkofratu eta aldamioen soluzio integralak jarri ditu azpiegitura garrantzitsu honetan. Azpiegitura, sei linearekin eta 175 km-rekin diseinatu da, eta hiriak dituen 5,7 milioi biztanleri emango die zerbitzua, aurreikusita 2030erako 8,3 milioi biztanle izango direla.

Orriak

RSS - ulma-rako harpidetza egin