Mondragon Unibertsitatearen Ekoizpen Zientifikoaren Ataria argitaratu da. Atariak, Mondragon Unibertsitateko irakasle eta ikertzaileen ekoizpen zientifikoa biltzen du, eta bere jarduerari ikusgarritasuna eta gardentasuna ematen dizkio.
Unibertsitate-ikasleen enplegagarritasuna du hizpide Forbes aldizkariak, eta, horren arabera, "Estatuko unibertsitateen top-10-ean kokatzen da" Mondragon Unibertsitatea.
MONDRAGON Korporazioak Premios TFG-TFM MONDRAGON Sariak 2023-ko bigarren edizioa jarri ditu abian eta Mondragon Unibertsitatetik Gradu-amaierako eta Master-amaierako ikasleen parte-hartzea sustatu nahi dugu.
Hauek dira lehiaketan parte hartzeko ikasleek bete behar dituzten baldintzak:
Mondragon Unibertsitatearen Kontseilu Errektoreak Javier Oleaga Mendiarach izendatu du Mondragon Unibertsitateko lehendakari berri, 2019tik orain arte Unibertsitateko lehendakaria izan den Mikel Alvarezen ordez. Gaur egun, Javier Oleaga, Mondragon Korporazioko Osagaien Dibisioko zuzendari orokor eta presidenteordea da.
Mondragon Unibertsitateak, EU4DUAL Hezkuntza Dualeko Europako Unibertsitate Partzuergoko buruak, erakunde horren I. biltzarra antolatu du gaur, osteguna, Donostian. Biltzarraren helburua Europako goi-mailako hezkuntzaren kalitatea eta lehiakortasuna hobetzea da, erronka globalak konpontzeko prestakuntza duala erabiliz. Prestakuntza dualean aitzindari diren Europako 9 unibertsitatek munduko hezkuntza dual integratuko erakunderik handiena sortu nahi dute, maila akademikoa eta enpresa-maila ezin hobe uztartzeko.
Gaur goizean Euskal Unibertsitate Sistemako errektoreek eta Cristina Uriarte Hezkuntza Sailburuak adostutako akordioaren ondoren, Mondragon Unibertsitateak, ikasturtea, online modalitatean bukatzea erabaki du.
Estatuko Gobernuaren eta Eusko Jaurlaritzaren alarma-egoeraren eta osasun-larrialdiaren adierazpenen ondorioz, eta irakaskuntza-jarduera presentziala eteteko aginduaren ondorioz, Mondragon Unibertsitatea online garatzen ari da irakaskuntza-jarduera osoa. Lehen hiru asteak online irakasten eta ebaluatzen eman ondoren, balorazioa ona da.
Lexikoa eskuragarri dago UZEIko web orrian, Terminologia eta Lexikografia Zentroan, eta Proiektu-zuzendaritzaren euskarazko terminologia bateratzea eta sustatzea du helburu.