Pau Pavón, Mondragon Unibertsitateko LEINN graduko ekintzailea, Espainiako unibertsitateko ekintzailerik onena aukeratu dute GSEA nazioarteko sarietan.

Global Students Entrepreneurs Awards unibertsitate-ekintzaileen munduko lehiaketarik handiena da, Entrepreneur 's Organization (EO) erakundeak antolatua, mundu osoan 12.000 kide baino gehiago dituen ekintzaileen nazioarteko erakundea.

Enpresa Fakultateak, Mondragon Team Academy ekintzailetza-unitatearen bidez, hitzarmena sinatu du University of Seoul-ekin.

Maiatzean, Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateak eta Mondragon Team Academy ekintzailetza-unitateak akordio bat sinatu dute University of Seoul unibertsitatearekin, bere ekintzailetza-zentroaren bitartez.

Hitzarmen honen helburua da, besteak beste, ekintzailetzari buruzko prestakuntzan eta enpresa berriak sortzen laguntzea:

EKIN Ekintzailetza Jardunaldiaren bigarren edizioa antolatu dute Tolosako Udalak eta Mondragon Team Academy-k

Coworkingak, komunitateari egiten dio erreferentzia: elkarbanatzeari. Eta ekintzailetzak eta berritzailetasunak bat egiten duen puntua, etengabeko ikasketa da. Biak konbinatuz eta elkarrengandik ikasteari lekua egiteko asmoz, EKIN  Ekintzailetza Jardunaldiaren bigarren edizioa antolatu dute Tolosako Udalak eta Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateko Ekintzailetasun Unitateak, martxoaren 23 eta 24rako.

BME eta BBF Fintech-ek Hack&Disrupt! ekimenaren bigarren edizioa kaleratuko dute, eta, horri esker, Bilbo egonkortu egingo da fintech berrikuntzarako zentro gisa.

Iazko arrakastaren ondoren, BME eta BBF Fintech-ek Hack&Disrupt! ekimenaren nazioarteko bigarren edizioa antolatuko dute apirilaren 1ean eta 2an. Fintech eta insurtech hackathonean irtenbideak bilatuko zaizkie finantza jasangarriari buruzko erronkei. Hitzordua Bilboko Burtsan antolatuko da, Bilbao Berrikuntza Faktoriaren (BBF) egoitzan. Ekitaldian enpresa, ikasle, start-up eta ekintzaileak bilduko dira erronka teknologikoei irtenbideak bilatzeko asmoz. Topaketan, 5.000 euro banatuko dira sarietan.

Euskadi, Kenya eta Senegalgo ekintzailez osatutako bederatzi taldek Afrikan eta Euskadin garatzeko prestatu dituzten osasunerako eskubideari buruzko proiektuak defendatuko dituzte.

Mondragon Unibertsitateak eta Mondragon Team Academyk sustatutako programaren helburua da gizarte-garapena sustatuko duten –kasu honetan, osasunerako eskubidea– eta Afrikan zein Euskadin inpaktu positiboa izango duten enpresa berriak sortzea.

$titulo.getData()

MTA Bilbo: ikasketa-komunitatea.

Urtarrilaren 12ko goizean MTA Bilbo Lab-en Knowledge Day eguna ospatu zen. Ekitaldi hibrido horretan 100 teampreneurrek baino gehiagok elkarrekin lan egin zuten ezagutzak hurrengo mailara eramateko. Helburu nagusia argia zen: LEINNen ordura arte ikasitakoaz jabetzea eta aldi berean partekatzen eta hazten ari den ezagutza-komunitatea eraikitzea.

Mondragon Unibertsitateak hitzarmena sinatu du Malagako Udalarekin, Malaga ekintzailetza-ekosistema gisa bultzatzeko.

Mondragon Unibertsitateak hitzarmena sinatu du Malagako Udalarekin, Promálaga erakundearen bidez. Turismoko, Hiria Sustatzeko eta Inbertsioak Erakartzeko Arearen mendeko erakundea da Promálaga. Malagan ekintzailetza- eta berrikuntza-laborategi bat martxan jartzea da hitzarmenaren helburua, eta, horren bidez, hiria nazioarteko berrikuntza- eta ekintzailetza-ekosistema gisa bultzatzea.

MTA (Mondragon Team Academy) Berlingo Laborategitik Indiaren aldeko kanpaina bat jarri dute martxan Covida19a eragiten ari den arazoei aurre egiteko.

MTA Berlin eta Vicente Ferrer erakundeak, elkarlanean, erabaki dute dirua batzea eta batutako diruaz Indiara oxigeno makinak bidaltzeko. Une honetan LEINN International, LEINN Arts, LEINN Irun eta LEINN Valenciako ikasleekin batera aktibitate ezberdinak jarri dira martxan Berlinen, guztiak ere helburu bakarrarekin: dirua jaso.

Orriak

RSS - leinn-rako harpidetza egin