Biterin eta Seber Altuben jarritako karpetako teknologikoek jakingura piztu dute bisitarien artean. Urteurrena ospatzeko ekitaldi gehiago izango dira gaur Arrasaten.
Arrasateko zentro teknologikoak 50 urte betetzen ditu, eta ekitaldi irekiak ospatzen ari dira herrigunean. Ospakizunaren izena ‘Magaletik herrira’ da, eta 50 lagun ari dira boluntario-lanetan.
Baita robotekin jokoak, roboten erakusketa, alegiazko errealitatea, scalextrica,… Seber Altubeko karpan ere.
Ikerlan, Mondragon Korporazioko eta Basque Research and Technology Allianceko (BRTA) kide den zentro teknologikoak, 30 M € baino gehiagoko fakturaziorarekin itxi du 2023. Lehen aldia da horrelako fakturazioa izan duela, %10eko igoera lortu du eta. Emaitza horretan, nabarmena izan da transferentzia proiektuen ekarpena, horiekin 16 M € fakturatu baitira, 2022an baino %15 gehiago, eta, gainera, fakturazioa handitu eta digitu bikoitzeko emaitza lortu duen hirugarren urtea izan da jarraian.
Ikerlanek eta Mondragon Goi Eskola Politeknikoak bultzatutako prestakuntza-programa da MasterTECH. Euskal industriarentzat estrategikoak diren alorrak lantzen dituzte, bi erakundeetako alor desberdinetako irakasle eta ikertzaileek.
Mugikortasun elektrikoarekin konprometituta daude bai Ikerlan zein CAF. Hala, biek elkarlanean bateriak kargatzeko haririk gabeko sistema garatu dute. Tren garraio jasangarri eta eragikorragoa sustatzeko.
Zalantzarik gabe, arrakasta-kasu berria da honako hau. Ikerlanen ibilbide luze eta emankorraren beste geltoki bat. Oraingoan, gainera, Euskadiko beste konpainia edo marka inportante batekin elkarlanean garatu dute teknologia berria. CAFen eskutik bateriak kargatzeko haririk gabeko sistema garatu dute, tranbiei bateriak geltokietan kargatzeko aukera eskainiz.
Aitortza honekin indartzen da produktu elektroniko ziberserguruak garatzeko zentroak duen ahalmena, eta finkatzen du IKERLANek zibersegurtasun industrialaren aitzindari eta erreferente gisa duen posizioa. 2012an, jada, Espainian segurtasun funtzionalaren ziurtagiria zuen lehen zentroa eta nazioartean lehenetariko bat izatera iritsi zen IKERLAN, orduan ere TÜV Rheinlandek ziurtatuta.
IKERLAN zentro teknologikoak MIRAGED proiektua gidatzen du, 4.0 industriari lotutako prozesuak eta produktuak hobetzen utziko duten eredu birtualak eta biki digitalak garatzeko helburuarekin. MIRAGED CERVERA programaren barruko proiektu bat da, zeina Zientzia eta Berrikuntza Ministerioaren mende dagoen Garapen Teknologiko Industrialerako Zentroak (CDTI) finantzatzen baitu. Bikaintasun sare bat sortzeko proiektu bat da, eta bertan parte hartzen dute, halaber, Ceit, CTC, Ideko eta Idonial zentroek.
IKERLAN zentro teknologikoak ELASTIC europar proiektuan parte hartuko du. Aipatu proiektua zuzenduta dago garraio publikoko (tranbia, metro eta autobusa) eta pribatuko sistemetatik eratorritako datuak era eraginkorrean ustiatuko dituen software arkitektura berri bat garatzera, eta etorkizuneko mugikortasun sistema autonomo eta seguruen oinarriak jarriko ditu. Teknologia horren bitartez, gorabeherak, istripuak eta mantentze
kostuak murriztuko ahal izango dira, esate baterako, eta, gainera, hiriko trafikoa hobetuko da.
Gradiant buru dela, eta Fidesol, Ikerlan eta Vicomtech erakundeen parte-hartzearekin, Egida proiektuak Euskadiko, Andaluziako eta Galiziako lau zentro teknologikoen segurtasun eta pribatutasun teknologietako jakintza eta eskarmentua batuko ditu.
Egida, Segurtasun eta Pribatutasun Teknologien Bikaintasun Sare Nazionala, ikerketa aplikatua indartzeko asmoz sortu da aurten, sare hori osatzen duten zentroen gaitasun teknologikoak indartuz eta enpresekiko lankidetza sustatuz.
Etorkizuneko garraiobideek, autoak izan zein trenak izan, gurpil gaineko ordenagailuen edo adimendun telefonoen gero eta antz handiagoa izango dute. Teknologia digitalen bilakaerak software bitartez garraiobide horietan inplementatzen den funtzionalitate kopurua handitu du; eta sistema horiek dagoeneko hasi dira telefono adimendunetan erabiltzen diren teknologiak eskuratzen, hala nola urrutiko eguneraketak. Beti ere bermatu egiten da sistemak segurtasun azken neurriak txertatuta dituela, eraso zibernetikoetatik babestu ahal izateko.