Lankidetza hitzarmena sinatu dute goizean Aretxabaletako Lanbide Eskolak eta Fagor Industrialek.

Aurrera begirako lankidetza esparru egonkor bat ezartzeko helburuz, hitzarmena sinatu dute goizean Aretxabaletako Lanbide Eskolak eta Fagor Industrialek. Eskolako zuzendari Joseba Beristainek eta Fagor Industrialeko pertsonaleko zuzendari Gema Mancebok eman diote hasiera kolaborazioari.

 

Fagor Industrialek Indiako Jindal Stainless-ekin akordioa berritu du.

ooperatiba honek eta Indiako altzairugintzako liderretako batek 2008an “joint venture” bat abiatu zuten. Ondorioz, Iberjindal SL sozietatea sortu zuten, eta planta hornitzaile bat garatu dute Andaluzian. Hitzarmena 5 urterako berritu dute.

Fagor Industrial espezializatuta dago ostalaritzan, sukaldaritzan eta garbitegian, produktu sorta zabal eta berritzaile batekin.

Bitartean, Jindal Stainless-ek altzairugintzan eta burdingintzan dihardu, eta Indiako liderretako bat da bere sektorean.

RSS - FAGOR INDUSTRIAL-rako harpidetza egin