H3 enkoder angeluarrak aurkeztu ditu Fagor Automationek, produktu gama eta potentzia indartuz.

H3 enkoder angeluarrak aurkeztu ditu Fagor Automation kooperatibak Stuttgarteko (Alemania) makina-erremintaren AMB azokan. Konektagarritasun, sendotasun eta zehaztasun handiagoko enkoder berriek aukera berriak dakarzkiote industriari, eta, Fagor Automationen teknologia berritzaileari esker, merkatuko exijentziei behar moduko erantzuna emateko daude diseinatuta.

Samylabs, Ona EDM eta Fagor Automationek jaso dituzte fabrikazio aurreratuko berrikuntza sariak.

2024ko Fabrikazio Aurreratuko eta Digitaleko Berrikuntza Sariak antolatu ditu beste urtebetez AFM Clusterrak, eta gaur goizean Makina-Erremintaren Biurtekoaren testuinguruan BECen egindako sari banaketan, enpresa baten izena birritan errepikatu da: Samylabs. Batetik, Fabrikazio Aditiboko eta 3Dko Berrikuntzaren Saria eskuratu du Derioko enpresak, ALBA 300: LBPBF teknologiako eta metalezko 3D inprimagailua proiektuagatik. Epaimahaiak nabarmendu du enpresaren "jauzi teknologikoa" azken urteotan, "produktu oso lehiakor batera iristeko iraganeko garapenetatik ikasiz".

Erdieroaleen sektorean sakontzen darrai Fagor Automationek.

Erdieroaleen sektorean sakontzeko urrats berria egin du automatizazio eta makina kontrolerako produktuen garapen eta ekoizpenean erreferente den Fagor Automation kooperatibak. Hain zuzen ere, Wooptixen kapital sozialean sartu da makina-erreminten diseinuan eta ekoizpenean edota ekoizpen prozesu aurreratuetan diharduen Danobat industria taldearekin batera, Mondragon Korporazioarekin bat eginik.

Fagor Automationek bere 3STATECH teknologia aurkeztuko du Hannoverreko EMOn.

Lan baldintza txarretan emaitza oso zorrotzak lortzea dute erronka industriako piezen fabrikatzaileek. Makinak geldi dauden aldietan zein lanean dauden bitartean, lurrunak edo kondentsazioak pilatzen dira eta horrek zikinkeria eragin dezake makinetan, aldi berean makinen ardatzen posizioa kalkulatzea zailduta, ekipoak abiarazteko denborak handituta eta ekoizpen prozesuen efizientzia murriztuta.

Fagor Automation EUROBLECH azokan izango da

Urriaren 23tik 26ra, Fagor Automation EUROBLECH azokako 25. Edizioan izango da Hannover-en, Alemania.

Fagor Automation, Makina herraminta sektorearen enpresa nagusienetariko bat izanik, ezin dio maila goren hauetako ekitaldiei uko egin, azkeneko aurrera pausoak bertan isladatzeko aukera ezin hobea baita EUROBLECH feria.

RSS - FAGOR AUTOMATION-rako harpidetza egin