Fagor Taldea da sustatzailea, eta helburu du "herrigintzari eta izaera komunitarioari hauspoa eman nahian, Euskal Herri hobe baten aldeko lanean" diharduten gizarte proiektuei laguntzea.
Taldeko kooperatiben lehiakortasuna eta berrikuntzaren aldeko apustuak horretan duen eragina azpimarratu ditu Fagorrek gaur, osteguna, Arrasateko (Gipuzkoa) Garaia teknologia parkean eginiko 2024ko Batzar Nagusian. Horrek, nola ez, izan du eraginik urteko emaitzetan: 1.756 M euroko salmentan izan ditu Fagorrek, eta 75,36 M eurokoak izan dira haren irabaziak -2022ko datuekin alderatuta, irabaziek %63 egin dute gora-.
Fagor Taldeak 50.000 euroko ekarpena egingo dio Elgetako (Gipuzkoa) Ixotzen energia berriztagarrien komunitateari, eta kooperatibako bazkide laguntzaile bilakatuko da. “Energia berriztagarrietan sakondu beharra dago. Askotarikoak dira Debagoienean (Gipuzkoa) martxan diren ekinbideak. Horiei ekarpena egiteko konpromisoz dihardu Fagor Taldeak, energia berriztagarrien bidean urrats bakoitza baita beharrezko”, azaldu du Aritz Otxandiano Kanpo Fagor Taldeko Iraunkortasun arduradunak.
Fagor Herrigintza lankidetza programaren bidez lagunduko dituen hiru proiektuak iragarri berri ditu Fagor Taldeak -bazkideek aukeratu dituzte, bozka bidez-. Bada, hiru diru laguntza banatuko ditu Euskal Herriko zenbait gizarte eragilek euren egitasmoak abiaraz ditzaten (60.000 euro, 40.000 euro eta 20.000 euro), osotara, 120.000 euro.
Irailaren 1ean abiarazi du Fagor Taldeak Fagor Herrigintza lankidetza programa, bigarrenez. Hori horrela, Euskal Herri hobeago bat eraikitzeko lanean ari diren gizarte eragileek dagoeneko aukera dute euren proiektuak aurkezteko -irailaren 30ean bukatzen da horretarako epea-. Iaz moduan, Fagor Taldeak hiru laguntza banatuko ditu (60.000 euro, 40.000 euro eta 20.000 euro), 120.000 euro, osotara.
2022. urtean zehar, 2.782.280 euro bideratu ditu Fagor Taldeak Gizarte Funtsetik Garapen Iraunkorrerako Helburuak lortzea helburu duten ekinbideak sustatzera eta laguntzera. Bada, ohi moduan, legeak ezarria duen %10etik harago, urteko irabazien %12 bideratu du kooperatiba taldeak gizartearen auto-eratzea bilatzen duten barne mailako, Debagoieneko (Gipuzkoa), Euskal Herriko eta nazioarteko egitasmoetara. “Fagor Taldea sortzetik dago komunitateari loturik, eta konpromiso sozialez dihardu.
Bozka fasea bukatu berritan, ezagun da gizarte eragileek bultzaturiko ze hiru proiektu lagunduko dituen Fagor Taldearen Fagor Herrigintza lankidetza programak: 60.000 euroko laguntza jasoko du Zaporeaken Elikadura duina eta osasungarria errefuxiatuentzat Kara Tepe Berrian (Lesbos, Grezia) ekinbideak; 40.000 eurokoa, Itsas Salbamendu Humanitarioaren Larrialdi laguntza eta osasun arretarako interbentzioa egitasmoak; eta, 20.000 eurokoa, Seaska Ikastolaren Senperen, kolegio baten eraikuntza proiekt
Fagor Herrigintza lankidetza programa berria abiarazi du Fagor Taldeak irailaren 1ean. Zehatz esanda, herrigintzan diharduten eragileei IPDK heziketa eta kooperatiba sustapenerako zein interes publikoko beste helburu batzuetarako fondotik eskainiriko laguntza ekonomikoen banaketarako sistema berrantolatzearen ondorio da ekinbidea.
Azken hileotako lanketaren ostean, Fagor Elkarrekin egitasmoa aurkeztu berri du Fagor Taldeak. Haren bidez, kooperatibetako, eta, oro har, Fagor Taldeko, komunitatea indartzeko bitarteko berri bat eskaini gura du, besteren artean, haiei, gizarteko ekinbide desberdinetan euren aletxoa jartzeko aukera eskainiz.
Fagor Taldeak urteak daroatza gizarte ekimenei era bateko edo besteko ekarpenak eginez. Bada, askotarikoak dira horretarako darabilzkienak. Horien artean da IPDK banaketa. Hain zuzen ere, kooperatiba taldeak gizarte ekinbideetara bideratzen du urteko irabazien ehuneko bat, komunitaterekiko konpromisoa erdigunean. Azken urteotan, Fagor Taldearen ekarpena jaso dutenen artean dira Bizipoza eta Errigora ekimenak.