Korporatiboa "Arrisku-Kapitalaren egoera Euskadin" aztergai uztailaren 13an.

MONDRAGON Korporazioko BAC-ek eta Debagoieneko Garapen Agentziak hitzaldia antolatu dute Garaia Berrikuntza Gunean."Arrisku-Kapitalaren egoera Euskadin" aztergai uztailaren 13an 

“Arrisku-Kapitalaren egoera Euskadin” gaiari buruzko eztabaida interesgarria prestatu da, hizlari hauen eskutik:

• Grupo TALDE, arrisku-kapitalaren kudeaketan enpresa aitzindaria. Jose Maria Zalbidegoitiak eskainiko du azalpena.

• ORZA inbertsio elkartea, enpresetako parte-hartzean adituak. Aitor Arrizabalaga izango da hizlaria.

• ALBIA Capital, finantza nahiz estrategia aholkularitzan enpresa aditua. Elias Martinezek egingo du azalpena.

• MONDRAGON Fundazioa, Korporazioko kide diren kooperatiba autonomo eta independenteen eremuan ekonomia soziala bultzatzera zuzentzen da. Fermin Garmendia izango da aurkezlea.

•  Euskal Herriko Arrisku-Kapitalaren Kudeaketari buruz, SPRI Taldeko Yolanda Beldarrain arituko da.

Hitzaldien artean honako gai hauek aztertuko dituzte:

- Euskadik behar beste arrisku-kapitala du?

- Erraza gertatzen al zaie ekintzaileei arrisku-kapitalaren babesa izatea?

- Gai da Euskadi enpresentzat proiektu interesgarriak eskaintzeko?

- Zer egin beharko genuke Euskadin arrisku-kapital gehiago izateko?

Aipatu bezala, hitzaldia uztailaren 13an izango da 17:00etatik aurrera Garaia Berrikuntza Guneko Areto Nagusian.

Ekintzan parte hartu nahi izanez gero, bidali e-mail bat honako helbidera: [email protected]

Iturria:TULANKIDE.com

 

like0

Viewed 207 times