“Debagoieneko Talentuari buruzko Goi Bileran” parte hartzeko gonbidapena.
BAILARA Enpresa Elkarteak “Debagoieneko Talentuari buruzko Goi Bilera” antolatu du.
Debagoieneko Talentuari buruzko Goi Bilera, enpresa, hezkuntza eta tokiko administrazioak elkartu nahi dituen dinamika izango da, erronka jakin bati buruz modu partekatu batean hausnartzeko asmoz: Debagoienean Talentua garatzeko, Erakartzeko eta Atxikitzeko Lankidetza Estrategia zehazteko.
Horretarako, honako erakunde hauetako parte hartzea espero da:
- Enpresak eta Ikerketa Zentroak.
- Ikastetxeak, Lanbide Heziketako Zentroak eta Unibertsitate Fakultateak.
- Tokiko administrazioak.
Lan egitaraua honako hau izango da:
- Goi bileraren helburuak eta metodologia aurkezpena.
- Hausnarketa garatzea, bertaratutako pertsonen jatorria kontuan hartutako taldeetan.
- Gogoeta taldeetan egindako ekarpenak osoko bilkuran partekatzea.
Goi bileraren ondorioak txosten batean finkatuko dira, eta bertaratutako guztiei bidaliko zaie.
Goi bilera MU Enpresagintza & MIKeko ikertzaileek dinamizatuko dute.
Goi bilera 2024ko ekainaren 14an egingo da, goizeko 9,00etatik aurrera, Arrasateko Garaia Parke Teknologikoko LKS/KREAN eraikineko Plaza Aretoan.
Goi bilerak lau ordu inguruko iraupena izango du. Kafe zerbitzua dago aurreikusita atsedenaldirako.
Parte hartzea irekia izango da jakinmina duten pertsona guztientzat. Horretarako, izena eman behar da, mezu bat bidaliz helbide elektroniko honetara: morobengoa@isea.eus
Viewed 29 times