46 PERTSONAK EKINTZAILETZAREN INGURUAN IZAN DITUZTEN ESPERIENTZIAK PARTEKATUKO DITUZTE DREAMWORKS SAIO MONOGRAFIKO BATEAN.

46 pertsonak parte hartuko dute DREAMWORKS Ekintzailetza Zentroei buruzko saio monografikoan, Aretxabaletako Otalora jauregian, datorren 2011ko urriaren 11n, goizeko 10:00etatik aurrera.

DREAMWORKS bilkura monografikoaren helburuak dira MONDRAGONen barruan negozio berrien gaineko ekintzailetza prozesuei buruzko esperientziak partekatzea, gure Korporazioan jarduera ekintzaileek aurre egin beharreko erronkak identifikatzea, eta MONDRAGONeko kooperatiben baitan ekintzailetza bultzatzeko estrategiak definitzea.

Horrenbestez, DREAMWORKS Ekintzailetza Zentroei buruzko saio monografikoak formatu hau izango du:

1.     Ekintzailetzaren sustapena MONDRAGON Eraldatzeko Estrategiaren esparruan, Berrikuntza, Sustapen eta Ezagutzako lehendakariordea den Javier Sotilen eskutik.

2.     MONDRAGONeko ekintzailetza zentroen eta sustapen arduradunen esperientzien aurkezpena, honako erakunde hauen eskutik:

  • MONDRAGONEKO BAC
  • ULMA TALDEA
  • SAIOLAN
  • EROSKI
  • FAGOR TALDEA
  • FAGOR EDERLAN TALDEA
  • MAIER
  • MATRICI
  • BATZ
  • ISEA / INGENIARITZA ETA ZERBITZUEN DIBISIOA
  • MONDRAGON HEALTH
  • OSAGAIEN DIBISIOA
  • LEA ARTIBAI
  • ENPRESAGINTZA - MU
  • KIMU BERRI (gazteen artean kultura ekintzailea sustatzea)

 

3.     MONDRAGONeko kooperatiben baitan ekintzailetza bultzatzeko estrategiak.

4.     MONDRAGONeko ekintzailetza zentroen artean lankidetzan aritzeko aukerak.

Espero dugu DREAMWORKS Ekintzailetza Zentroen gaineko saio monografiko honek MONDRAGONen indar ekintzailean jauzi kualitatiboa emateko aukera ematea.

like0

Viewed 176 times