Tuterako Argia ikastolak saritu egin ditu MU.

Tuterako Argia ikastolak baliatu du Nafarroa Oinez jaia eskerrak emateko MUri, euren alde egindako lanagatik. Horretarako, Susana Suarez Argia ikastolako presidenteak oroigarria eman zion Iosu Zabala MU Errektoreari eta Asier Irizar Humanitate eta Hezkuntza Zientzietako Fakultateko ordezkariari, urriaren 20an, Tuteran egindako Nafarroako ikastolaren aldeko jaiaren hasiera ekitaldi ofizialean.

Ika Mizka ekimena abian da!

Gaztezulok Gipuzkoako Foru Aldundiarekin, Mondragon Unibertsitatearekin eta Euskal Herriko Unibertsitatearekin (UPV/EHU) elkarlanen abiatutako IKA-MIZKA. ETA HIK? NOLA BIZI DUNK EUSKARA? egitasmoaren bigarren edizioaren berri eman nahi dizuegu.

Gazteak gure hizkuntza erabiltzeak duen garrantziaz sentsibilizatzeko ez ezik, euskaraz bizitzearen aldeko hautua indartzeko helburua duen egitasmoa da hau.

Mondragon Unibertsitatea: 105 ikasle atzerritar izan dira harrera eta ongietorri-ekitaldian.

Babeleko Dorre berezi baten antzera, non hizkuntza, herrialde eta pertsona bakoitzak bere lekua aurkitzen duen. Ordu batzuez, Mondragon Unibertsitatearen Goi Eskola Politeknikoko kanpusa hizkuntzen eta aurpegi berrien topagune bilakatu da, aurten abian jarriko den prestakuntza-aroari ekiteko prest heldu baitira atzerriko ikasleak. Norbere hizkuntzaren gainetik, ingelesa izan da nagusi ekitaldian eta baita jendearen arteko elkarrizketetan ere.

Mondragon Unibertsitateak ikasturte berria inauguratu du euskal gizartean duen eginkizun berritzailea eta eraldatzailea azpimarr

Ikasturtea irekitzeko ekitaldian hartu dute parte: Iñigo Urkullu lehendakariak, Cristina Uriarte hezkuntza-sailburuak, Iosu Zabala Mondragon Unibertsitateko errektoreak, Idoia Peñacoba unibertsitateko idazkari nagusiak eta Humanitate eta Hezkuntza zientzien Fakultateko irakasle Marian Bilbatua doktoreak. Azken horrek “Hezkuntza Kalitatea eta Hezkuntza Erronkak” izenburuko hasgai akademikoa eskaini du.

Mu Ikasturte berria 3

Mondragon Unibertsitateak, Bilbon kokapen berria izango du

Mondragon Unibertsitatea, 2013-3014 ikasturtean, Bilbon hasiko da lanean, Udalarekin lortu duen akordio baten bitartez.

Bilbao Berrikuntza Faktoria jarriko da martxan. Formazio zentro hau, berrikuntzan eta ekintzailetasunean espezializatuta egongo da eta bertan, unibertsitate ikasleek, langabezian dauden pertsonek, enpresa eta erakundeek, gradu eta masterreko ikasketak egiteko aukera izango dute, formazio iraukorreko programak, praktikak, gradu bukaerako proiektuak eta ikerketa eta transferentziako aktibitateak baita ere.

Mondragon Unibertsitateak Bilbon izango duen kokapen hau, gaur egun Bilbao Ekintza dagoen eraikuntzan egongo da.

Mondragon Unibertsitateak lortu du proiektuen kudeaketako nazioarteko egiaztagiria

Mondragon Unibertsitatea Euskal Herriko lehen unibertsitatea eta Estatuko bigarrena da (Bartzelonako Ramon Llul unibertsitatearekin batera) mundu mailako proiektuen kudeaketarako prestakuntza eskaini ahal izateko gaitasuna aitortzen dion REP (Registered Education Provider) izeneko ziurtagiria eskuratzen. Horrela, ate nagusitik sartu da zuzendaritza-gaitasun horiek egiaztatzen dituen nazioarteko sare ospetsu eta txikian.

Mondragon Unibertsitateko ikasleak Europako First Tech Challenge lehiaketan

Mondragon Goi Eskola Politeknikoko Heziketa Zikloetako bigarren mailako ikasleek Tarragonan egingo den lehen First Tech Challenge lehiaketan parte hartuko dute.

Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko heziketa zikloetako bigarren mailako bederatzi ikaslek First Tech Challenge nazioarteko robotikako lehiaketan parte hartuko dute. Lehiaketa martxoaren 17an izango da, Tarragonako Palau Firal i de Congressos-en. Taldeak Robotek du izena, eta estatuko hainbat eskualdetatik zein Holanda, Errusia eta Estatu Batuetatik joango diren 17 parte hartzaileen artean euskal talde bakarra da. Asteburu horretan bertan jokatuko dira baita ere FLL eta Jr.

MU-ko eta Tecnun-eko hiru ikasle nabarmendu dituzte “Orona Get Up Sarien 3. Edizioan”

Sergio Armentia Cerio (Mondragon Unibertsitatea), Julen Perurena Lomas (Tecnun) eta Alex McCloskey Gómez (Mondragon Unibertsitatea) izan dira aurtengo sarituak.

590 (id: 2583234)

 

Atzo, azaroak 29, “Orona Get Up” sarien 3.edizioa ospatu zuten, Oronak Hernanin duen egoitzan. Atzoko ekitaldian, Mondragon Unibertsitateko eta Tecnum-eko hiru ikasle nabarmendu zituzten karrera-amaierako azken edizioan.

Zientzien Astea Mondragon Unibertsitatean

Zientzien Astean aurkezten dihardute Mondragon Unibertsitatekoak aste osoan zehar. Gaurkoan, Elorrio eta Amorebietatik etorritako ikasleen txanda izan da, eta bertan Biokmedikuntza eta Ekoteknologiari buruzko aurkezpen eta esperimentuak entzun eta ikusi dituzte.

Aste honetan zehar, Mondragon Unibertsitateak Zientzia astea antolatu du. Aste tematiko honen barruan kokaturik, hainbat jarduera antolatu ditu, batxilergo eta DBH-ko 300 bat ikasleri zientzia eta teknologia gerturatzeko asmoz. Gaurkoan, Elorrioko Lurdeseko Ama ikastolako DBH-ko ikasleak; eta Amorebietako Lauaxeta ikastolako batxilergoko ikasleen txanda izan da.

Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak Aretxabaletako Campusa estreinatu du

Mondragon Unibertsitateak Aretxabaletako Udalaren laguntza izan du azken bi urteotan landutako proiektua aurtengo ikasturtean gauzatzeko. Proiektu horretarako arrazoiak bi izan dira: alde batetik, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak azken urteotan Hezkuntzako titulazioetan izan duen ikasle kopuruaren hazkundeari erantzuna ematea; eta bestetik, Unibertsitatearen sustraiak Gipuzkoan sendotuko dituen punta-puntako campus berria eraikitzea, Ikus-entzunezko Komunikazioa ata graduondoak hartzeko.

Páginas

Suscribirse a RSS - mu