Mondragon Unibertsitateak eta MONDRAGON Internacionalek Erakundeen Nazioartekotzeari buruzko Masterra jarri dute abian.

Masterrak 18 hilabete iraungo du: 12 hilabeteko aurrez-aurreko prestakuntza Bilbao Berrikuntza Faktorian, ingelesez eta gaztelaniaz; eta sei hileko egonaldia atzerrian.

Unibertsitateak esparru-akordio bat sinatu du MONDRAGON Internacionalekin, biek batera Masterra diseinatzeko. Ikasleek txandakako prestakuntza eta sei hileko egonaldiak egingo dituzte atzerrian.

Mondragon Unibertsitateak 13 unibertsitate-master eskainiko ditu datorren ikasturtean

Mondragon Unibertsitateak 2015-2016 ikasturtean 13 unibertsitate-master eskainiko ditu, hiru jakintza-arlotan banatuta: ingeniaritzak (bost master), enpresa-kudeaketa (bost master) eta hezkuntza (hiru).

Unibertsitate-masterrak euren arloetan espezializatu nahi dutenentzat dira (gradudunentzat, diplomadunentzat, lizentziadunentzat edo ingeniaritzako tituludunentzat) edo doktoregoa egin nahi dutenentzat. Azken finean, unibertsitate-masterra graduaren eta doktoregoaren artean dagoen irakaskuntza-maila da.

MONDRAGON UNIBERTSITATEAk 2 MOOC jarri ditu martxan.

MONDRAGON UNIBERTSITATEtik 2 MOOC (Massive Online Open Course) eskainiko ditu Open edX plataformaren bitartez irailetik aurrera, eta hauetan inskribatzeko epea gaur irekitzen dela. 
 

MOOCen izenburuak eta bakoitzaren hasiera datak hauek dira:

  • Hacking ético (segurtasun informatikoaren inguruan). 2015eko iraila
  • Claves para la gestión de cooperativas: Experiencia Mondragon. 2015eko iraila
  • Kooperatiben kudeaketarako gakoak: Arrasateko esperientzia: 2015eko urria

Ikastaro ireki hauei buruzko informazio gehiago jasotzeko edo izena emateko aukera mooc.mondragon.edu webgunean duzue. MOOC hauek doakoak dira.

Hirugarren urtez jarraian, Lanbai azokak arrakasta izan du.

Inaugurazioa 14:45ean izan da, MUren Goi Eskola Politeknikoaren 11. eraikinean (Garaia Berrikuntza Gunea). MUko errektore Vicente Atxak, Arrasateko jarduneko alkate Inazio Azkarragaurizarrek, Lanbideko Lan Aktibazioko zuzendari Gotzone Sagarduik eta Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkari batek inauguratu dute azoka. Ondoren, 15:00etatik 19:00etara, III. Enplegu eta Prestakuntza Azoka burutzen ari da. Guztira, 30 enpresa baino gehiagok parte hartu du.

Azokaren antolatzaileak dira: Mondragon Unibertsitatea, Arrasateko Udala, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politika departamentuaren Erakunde Autonomoa den Euskal Enplegu Zerbitzua, LANBIDE eta MONDRAGON Korporazioa.

Mondragon Unibertsitateak eta Tknikak lanbide-heziketa sustatzeko hitzarmena sinatu dute.

Mondragon Unibertsitateko errektoreak eta Lanbide Heziketarako Berrikuntza Zentroko (Tknika) zuzendariak, Iñaki Mujikak, gaur sinatu dute Euskadiko lanbide-heziketa sustatu eta hobetzea helburu duen hitzarmena. Tresna hauen bidez; prestakuntza eta trebakuntza, ikerkuntza aplikatua, berrikuntza pedagogikoa eta teknologikoa, eta ikastetxeen gestioaren eta antolamenduaren berrikuntza bultzatuko dituzte.

Unibertsitateak eta lanbide-heziketak bide osagarriak sustatu beharko lituzkete eta gaurtik gertuago egongo dira elkarrengandik. Izan ere, jardunbiderik onenak eta esperientzia arrakastatsuak partekatu ahal izango dituzte-eta.

Badator LANBAI III.

Ekainaren 9, 10 eta 11n, lan bila edo formazio bila dabilen ororentzat irekia den azoka izango dugu Arrasaten.

Hiru egunetan zehar, hainbat ekimen egongo dira.

Ekainaren 9 eta 10ean, lan bilaketara bideratutako tailerrak izango ditugu Arrasaten, Kulturaten hain zuzen ere. Hemen ikus daiateke tailerrei buruzko informazio guztia. Tailerrak dohainik izango dira baina aurrez izena ematea ezinbestekoa da.

MONDRAGON UNIBERTSITATEAk bikain kalifikazioa jaso du U-Multirank-en rankinean dauden 5 dimentsioetako parámetro desberdinetan.

U-Multirank, mundo mailako rankin berriak, bere bigarren edizioa argitartu du online formatuan (www.umulitrank.org), eta nazioarte mailan unibertsitateen errendimentua alderatzeko erraminta ezin hobea da.

Edizio honetan, goi mailako 1200 instituziori buruzko informazioa jasotzen da eta aurreko ediziotik hona, gorakada egin du erakusten dituen emaitza kopuruan.

Ikerketan jasotzen diren unibertsitateak 83 herrialde desberdinetakoak dira, 1800 fakultate baino gehiago batzen dituzte eta 7500 ikasketa programa.

MONDRAGON UNIBERTSITATEA, tercera universidad española en Innovación y Desarrollo Tecnológico, según la Fundación BBVA.

La Universidad de Deusto (UD) ofrece la mejor docencia del Estado y Mondragon Unibertsitatea (MU) sube al quinto puesto del U-Ránking 2015 elaborado por el Instituto Valenciano de Investigaciones Económicas (IVIE) y la Fundación BBVA. En esta clasificación sobre los resultados docentes, la Universidad del País Vasco (UPV/EHU) ocupa el puesto 17 de 59 universidades, con una puntuación por debajo de la media del Estado. No obstante, la UPV/EHU destaca en investigación.

Además, la universidad de Arrasate es, según este estudio, la mejor universidad vasca en el ámbito de innovación y desarrollo tecnológico y se sitúa en el 3º puesto del ránking, sólo superada por la Politécnica de Catalunya y la Politécnica de Valencia.

Páginas

Suscribirse a RSS - mu