Kirol-hezitzailea aditu titulua: hezkuntza eta kirola uztartuko dituen graduondo berria.

2015eko urtarrilaren 14tik aurrera, kirola eta hezkuntza ardatz izango dituen graduondo berria eskainiko du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak: Kirol-hezitzailea aditu titulua. Ikastaroa antolatuta dago Athlon kirol eta osasun zerbitzu enpresa kooperatiboarekin batera, eta Aretxabaletako campusean eskainiko da.

Mondragon Unibertsitateko aditu titulu propio honen helburua da erantzutea gorputz hezkuntza arloan, Eskola Kirola programan eta kirol hastapenean antzematen diren kezkei.

Zientzia, teknologia eta berrikuntzaren astea Mondragon Unibertsitatean.

Etorkizuneko ikasleak, zientzia eta teknologiara gerturatu ahal izango dira, campus bakoitzean antolatutako ekintzetan parte hartuz. Arrasateko campusean esaterako hainbat arlotako tailer eta laborategietan parte hartu ahal izango dute: haize-tunela, mekanizatua, energia, diseinua, antolakuntza, elektronika eta IKTak.

Donostialdeko campusean, Orona Fundazioa eta IK4 IKERLANekin batera, ekoingenieritzekin zerikusia duten hainbat tailer antolatu dira. Tailer hauetan honako gai hauek landuko dira: energia berriztagarriak, material eta prozesu berriak, energiaren transferentzia…

Bilbao Berrikuntza Faktoria.

Duela urtebete, Mondragon Unibertsitateak eta Bilboko Udalak, Bilbao Berrikuntza Faktoria abian jarriz, berrikuntzaren eta ekintzailetzaren alde eta Bilbo esperientzia berritzaileen nazioarteko egoitza eta ekintzailetzaren eragilea izateko eginiko apustuaren ostean, balantzea egiteko ordua da. Baita berrikuntzako eta ekintzailetzako ekosistema horri buruzko aurreikuspen berriak egiteko ordua ere. Bilbao Berrikuntza Faktoriak, hain zuzen, prestakuntza, enpresa-sehaska eta enpresak indartzeko gunea bateratzen ditu, eta nazioarteko erreferente izatea du helburu. Gaur egun, gune horrek 22 enpresa berritzaile eta 110 langile ditu, eta aurreikuspenak are baikorragoak dira.

Telefonicak eta Mondragon Unibertsitateak indarrak batu dituzte

Lankidetza produktu diseinuari eta erabiltzaile esperientziari buruzko ikerkuntzan izango da. Unibertsitate-ikasleei ikerketarako bideak proposatzea eta ikaskuntza enpresa-beharretara bideratzea da helburua.

Mondragon Unibertsitateak eta Telefónicak indarrak batu dituzte produktu-diseinuarekin eta erabiltzaile-esperientziarekin lotutako ikerkuntzan. Unibertsitate-ikasleen artean, Euskadin, diseinu arloko ikerketa-bide berriak bultzatzea du helburu itunak. Era berean, konpainia handi batek produktu-diseinuaren arloan dituen beharrak ezagutarazi nahi dizkiete bi erakundeek ikasleei, haien artean sormena sustatze aldera. Gainera, ikasleek euren ikaskuntza-prozesua enpresen benetako beharretara modu eraginkorragoan bidera dezaten lortu nahi dute.

Mondragon Unibertsitateak errektore berria aukeratu du

Maiatzaren bukaeran, Iosu Zabalak formalki jakinarazi zuen Mondragon Unibertsitateko errektore ardurak utziko zituela, bere bigarren agintaldia bukatzerakoan eta zortzi urtez karguan aritu ondoren.

Erabaki honen ondorioz, Mondragon Unibertsitateko Kontseilu Errektoreak, bere ondorengoaren aukeraketarako zehaztuta dagoen prozedura abian jarri zuen, egungo errektorearen eta berriaren bizikidetza epe bat egon dadin.

Eneko Bidegainek 'Lehen Mundu Gerra Eskualduna astekarian' liburua aurkeztu du.

Duela mende bat, Ipar Euskal Herrian ondorio "ikaragarriak" izan zituen Lehen Mundu Gerran (1914-1918), 'Eskualduna' astekariak zein eragin izan zuen ikertzea izan du helburu; hots, euskaldunek Lehen Mundu Gerran parte hartzeari begira, zein izan zen astekariaren jarrera. Mondragon Unibertsitateko irakasleak goizean aurkeztu du liburua, Euskaltzaindiaren egoitzan. Liburua Akademiaren Iker bildumaren 30. zenbakia da, eta unibertsitatearen eta Akademiaren arteko hitzarmenari esker argitaratu da.Urrutia, Bidegain, Zabala eta Chueca, aurkezpen ekitaldian.

Euskaraz idatzitako proiektu onenak saritu ditu MUk.

Mondragon Unibertsitateak eta Mondragon korporazioak, hirugarren urtez, euskaraz idatzitako Muko ikasleen ikasketa amaierako proiekturik onenak saritu dituzte. Aurtengoan Ander Maldabi eta Amaia Bueno izan dira sariduak 1500 eta 500 eurorekin, hurrenez hurren.

Nahiz eta aurreko edizioetan sari bakarra eman den, aurtengoan proiektuen kalitatea eta euskara maila handia dela eta, bi saridun izendatu dituzte MU eta Mondragon Korporazioko arduradunek. Hala, lehen saria, albisturreko Ander Maldabiak lortu du Oronan aurrera eramandako "Igogailuen gida-sistemaren neurgailua" lanari esker.

Páginas

Suscribirse a RSS - mu