Mondragon Unibertsitateak eta MONDRAGON Korporazioak gradu-amaierako euskarazko proiektuak saritu dituzte.

Mondragon Unibertsitateak eta MONDRAGON Korporazioak euskaraz egindako karrera-amaierako proiekturik onenei sariak eman dizkiete gaur MONDRAGONek Arrasaten duen egoitza nagusian. Mondragon Unibertsitateko bi proiektu saritu dira. Lehen sariaren irabazleak Maider Azkarraga-Urizar Arana, Maria Heriz Altuna eta Ainhoa Urzelai Vicenteizan dira, Arizmendi ikastolaren Almen gunearentzat egindako “Literaturaren emaitza Batxilergoko 2. Mailan ”lanagatik eta 1.500euroko saria jaso dute. Bigarren sariaren irabazlea Unai Markina Callejaizan da, IK4-Ikerlanentzategindako proiektu honengatik: “Fase anitzekoibilgailu elektriko baten kontrol estrategien diseinua eta balidazioa”. Kasu honetan, 500euroko saria eman diote.

Sariok duela bederatziurte sortu ziren, MONDRAGON Korporazioko Euskara Batzordearen ekimenez, MondragonUnibertsitateko ikasleek lan-munduan sartzeko egin beharreko ikasketa-amaierako proiektuak euskaraz egin zitzaten. MONDRAGON Korporazioak erronka hori jasoa zuen bere Plan Estrategikoan, eta 2010ean lantalde bat sortu zuen, Korporazioko eta Unibertsitatekokideez osatua, sariak abian jartzeko. Hala, fakultate bakoitzeko bi ordezkarik eta Korporazioko batek osatutako epaimahaiak Korporazioko enpresetan egin eta sariketara aurkeztutako proiektuak aztertu dituzte.

Guztira 571 proiektu garatu dira Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultatean, Goi Eskola Politeknikoan eta Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean. Horietatik 220 euskarazegin dira, alegia, %38,9, iaz baino %20 gehiago. MONDRAGONeko kooperatibetan 155 proiektu landu dira eta bertan euskaraz garatu direnen artean, proiektuk parte hartu dute lehiaketan. Aurkeztutako proiektu guztiek maila tekniko handia dute, eta euskaraz ongien idatzitakoak izan dira sarituak.

Epaimahaia osatzen duten fakultate bakoitzeko kideak hauek izan dira: Eneko Bidegain eta Karmele Perez (Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea), Rafael Altuna eta Miriam Leibar (Enpresgintza Fakultatea), Xabier Arrasate eta Pedro Urteaga (Mondragon Goi Eskola Politeknikoa) eta Ander Etxeberria (MONDRAGON Korporazioa). Proiektuak sakon aztertu ondoren, epaimahaikideak ados jarri dira puntuazioa eman eta saridunak aukeratzeko orduan.

Saridunak

Lehen saria: Maider Azkarraga-Urizar Arana,Maria Heriz Altuna eta Ainhoa Urzelai Vicente(Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea)

Proiektuaren izena: Literaturaren emaitza Batxilergoko 2. mailan.

Laburpena: Batxilergoko 2. mailan, zehazki, Arizmendi Ikastolako Almen gunean, Euskara eta Literatura ikasgaian literaturak duen garrantzia ikertu da. Horretarako, besteak beste, ikasleek erabiltzen duten materialari erreparatu zaio, eta ikasleei inkestak pasa zaizkie. Analisiaz gain, hezkuntza literarioan ematen diren hainbat hutsune eta horren arrazoiak identifikatu dira eta horiek gainditzeko proposamenak planteatu dira.

Bigarren saria: Unai Markina Calleja(Goi Eskola Politeknikoa)

Proiektuaren izena: Fase anitzeko ibilgailu elektriko baten kontrol estrategien diseinu eta balidazioa.

Laburpena: Master bukaerako lan honetan 9 faseko Permanent Magnet Synchronous Machine (PMSM) baten kontrolak aztertzen, garatzen eta balidatzen dira. Ibilgailu elektrikoaren aplikazioan murgildurik, motore multifasikoek akatsei aurre egiteko dituzten gaitasunak erabiltzen dira fidagarritasun maila altuko ”fault-tolerant” kontrol bat garatzeko.

Iturria:mondraberri.com

 

like0

87 visualizaciones