Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateak 'Impulsa Social' ikaskuntza-komunitatearen inaugurazio-konferentzian parte hartu du

2025eko otsailaren 12an, Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateak, Mondragon Team Academy nazioarteko ekintzailetza-komunitatearen bidez, 'Impulsa Social' ikaskuntza-komunitatearen inaugurazio-konferentzian parte hartu zuen, Fundación ONCE, SpainNAB eta Mondragon Unibertsitatea - Enpresagintzak antolatutako ekitaldi batean

Ekitaldia Fundación ONCEren Areto Nagusian ospatu zen, Madrilen, formatu hibridoan, eta gizarte-ekintzailetzaren eta inpaktu-inbertsioaren ekosistemako eragile nagusiak bildu zituen.

Berdintasuna eta Aniztasuna Unibertsitateetan: LABS FOR CHANGE erakundeak onartutako premiazko erronka.

Intersekzionalitatearen kontzeptua, Kimberlé Crenshaw autoreak garatua, bizi-zikloan edo espazio desberdinetan, unibertsitatean esaterako, pertsonen esperientziak zeharkatzen dituzten diskriminazio eta desberdintasun geruzen konplexutasuna aztertzeko eta ulertzeko oinarrizko tresta bihurtu da (Claeys-Kulik et al., 2019).

Lanaren etorkizuna eta ekonomia digitala, hausnarketa irekia.

Ostiral honetan, martxoak 3, arratsaldeko seietatik aurrera, Kultur Ateko areto nagusian, Arrasaten, The gig is up pelikula eskainiko da eta ondoren eztabaida egingo da lanaren etorkizunaz eta ekonomia digitalaz aritzeko.

Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza fakultateak eta Mundukidek antolatu dute saioa. Era berean, eLankidetza, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren laguntza izan dute. 

Goi-mailako hezkuntzan ekonomia soziala eta kooperatibismoa sustatzeko, nazioarteko jardunaldia Bilbon.

2023ko otsailaren 9an, nazioarteko jardunaldia antolatuko du Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak. Ekitaldiak amaiera emango dio MyDigiCoop europar proiektuari. Joan Subirats Espainiako Gobernuko Unibertsitate Ministroak hartuko du parte Bilbao AS Fabrik-en egingo den jardunaldian.

Abian da Inbertsioan eta Eragin Ekintzailetzan Aditu Ikastaroa.

Azaroaren 23an hasi zen BBFn ekintzaileei zuzendutako programa hausnartzeko eta proiektu bakoitzaren garapen-etapako inbertsio-aukerak eta sortzen ari diren inpaktuen analisia eta neurketa bezalako gaiak ebazteko

Azaroaren 23an hasi zen BBFn (Bilbao Berrikuntza Faktoria) ekintzaileei zuzendutako programa hausnartzeko eta proiektu bakoitzaren garapen-etapako inbertsio-aukerak eta sortzen ari diren inpaktuen analisia eta neurketa bezalako gaiak ebazteko.

Lan Etorkizunerako Pertsonak, Kultura eta Talentua II. Aditu Ikastaroa jarriko dute martxan Mondragon Unibertsitateak eta ADEGIk.

Mondragon Unibertsitateak Lan Etorkizunerako Pertsonak, Kultura eta Talentua senior programaren bigarren edizioa jarriko du martxan, ADEGIrekin elkarlanean. Hauxe da ikastaroaren helburua: giza baliabideetako profesionalak trebatzea, lan-munduan gertatzen ari diren joera-aldaketak eta horiek pertsonen kudeaketan duten eragina kontuan izanda.

Bueltan da “Gure Begirada”, ONCEk eta Mondragon Team Academyren lankidetzarekin mundu inklusibo baten alde abiarazitako hackathona.

Ikusmen urritasuna duten pertsonen egunerokotasuna errazteko asmoz, ONCE eta Mondragon Unibertsitatea-k Gure Begirada lehiaketaren bigarrean edizioa abiatu dute: Euskal Herriko gazteentzako lehiaketa bat, ikusmen urriko pertsonek egunero bizitako erronkak ebazteko asmoarekin.

Ezagutu HACKATON:

26 gazte sartu dira Gaztenek Berri programan, lehen sektorea gaztetzea eta modernizatzea eta XXI. mendeko erronkei aurre egiteko tresna berriak emateko helburuarekin.

Belaunaldien berrikuntza eta ekintzailetza oinarrizkoak dira euskal nekazaritzako elikakate osoaren biziraupenerako eta modernizaziorako, Euskadiko garapen sozioekonomikoaren zati garrantzitsua baita. Premisa horrekin, Eusko Jaurlaritzak eta hiru Foru Aldundiek Gaztenek programa jarri zuten abian 2004. urtean, gazteak lehen sektorean eta landa-munduan sar daitezen errazteko. Orain, Mondragon Unibertsitatearen lankidetza tekniko eta pedagogikoarekin, programa modernizatu egiten da, egungo beharretara egokitzeko.

Orriak

RSS - MU Enpresagintza-rako harpidetza egin