Bueltan da “Gure Begirada”, ONCEk eta Mondragon Team Academyren lankidetzarekin mundu inklusibo baten alde abiarazitako hackathona.
Ikusmen urritasuna duten pertsonen egunerokotasuna errazteko asmoz, ONCE eta Mondragon Unibertsitatea-k Gure Begirada lehiaketaren bigarrean edizioa abiatu dute: Euskal Herriko gazteentzako lehiaketa bat, ikusmen urriko pertsonek egunero bizitako erronkak ebazteko asmoarekin.
Ezagutu HACKATON:
ONCEk eta Mondragon Team Academyk bat egin dute ikusmen-urritasuna edo ikusmen txikia duten pertsonentzako gizarte-erronkei irtenbide berritzaileak emateko. Helburua da unibertsitateko gazteek bultzatutako irtenbide horiek pertsona horien bizitza hobetzea eta gizartean parte hartzea bultzatzea. Horretarako, 3 erronka proposatuko ditugu, eta horietako batean lan egin dezake parte hartzen duen talde bakoitzak.
Lehiaketa 2 fasetan egiten da:
1. Fasea - 22/10/06: ideiak
Problematika ezagutzeko eta taldean irtenbide irekiak asmatzeko. 1. Faseko 6 talde finalista aukeratuko dira, eta sortutako ideiak garatzeko eta prototipatzeko 2. fasera igaroko dira. Prozesu guztietan parte hartzaileek gure taldearen eta gonbidatu berezien laguntza dute.
2. Fasea - 22/10/13: garapena
Soluzioetan sakontzeko eta garatzeko.
Lehen edizioan sortutako inpaktua gertutik ezagutu dezakezu:
https://gurebegirada.com/eu/hackathon-euskara/
Bigarren edizio honetan, erronka hauek jarri dira abian:
- Osasungintzarako sarbidea
- Bizitza autonomoa etxeetan
- Ikusmen urriko pertsonen ezkutuko beharrak
Erronkei buruz gehiago jakin nahi baduzu:
https://gurebegirada.com/eu/erronkak/
Erronkarekin bat egin nahi duzu? Izen-emateak irailaren 30era arte egongo dira zabalik.
Informazio gehiago: https://gurebegirada.com/eu/home-eusk/
Ikusmen-urritasuna duten pertsonen bizitza hobetzen lagundu nahi duten gazteak bilatzen ditugu!
Bat egin ONCE Euskadiren eta Mondragon Team Academyren erronkarekin!
Iturria: mondragon.edu
Viewed 75 times