Talentuarentzat enpresa erakargarriak izatea nahi badugu, pertsonen beharrak eta ongizatea erakundeen plan estrategikoen oinarrian jarri beharko dira. Nola konbentzitu zuzendaritza langilegoaz zaintzea premiazkoa dela? Arlo horren inguruan jardunaldia antolatu du Enpresagintzak urriaren 26an, Oñatin.
Mondragon Unibertsitateak eta Batura Mobile enpresak lankidetza-hitzarmena sinatu dute, datorren urritik aurrera Aplikazio Mugikorren Masterra abian jartzeko. Bilbao Berrikuntza Faktorian emango da masterra, eta izena emateko epea zabalik dago jada. Zehazki, unibertsitateak eta enpresak elkar hartuta diseinaturiko masterra martxan jartzeko akordioa sinatu dute Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateko dekanoak, Lander Belokik, eta Batura Mobileko zuzendari nagusiak, Gotzon Arzelusek.