Guztira 2.000 gazte ari dira parte hartzen Etorkizuna Sortzen programan, Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe eta herri zein hiri ezberdinetakoak: Laudio, Zornotza, Beasain, Hondarribi, Zalla, Zumaia, Zarautz, Legazpi… eta beste hainbeste.
Programa honen helburua, ikasleen orientazioa prozesu itxi bat ez ezik, bide bat dela erakustea zen, eta tresna ezberdinak gazteei erakutsi eta hauekin esperimentatzea. Etorkizuna Sortzen, joan zen urteko programa prototipo baten ondoren aurten kaleratu den orientazio-programa esperimentala izan da.
FiAD 2022, Ikaskuntzaren eta Garapenaren Berrikuntzarako Foroa, egin aurreko jardueren barruan kokatzen da ekitaldi hau. Iberoamerikako L & D (Ikaskuntza eta Garapena) komunitate profesionalarentzat etengabeko ikaskuntzarako gune bat izateko asmoz, Ikaskuntzarako eta Garapenerako FiAD-Berrikuntza Foroak “Ikaskuntza Joerak eta Garapena 2022” topaketa garatu du, modalitate hibridoan egin dena Espainia eta Iberoamerikako 10 hirietan: Bartzelona, Bilbo, Bogota, Buenos Aires, Lima, Madril, Mexico, Monterrey, San Pablo eta Santiago de Chile.
Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateak, alde batetik, Mondragon Team Academy ekintzailetza-unitatearen bidez, eta, bestetik, AI POWER eta EYWA SPACE enpresek, venture builder-ak Inteligentzia Artifizialean eta AR/VRan, akordio bat sinatu dute startup berriak sortzeko esparru bat eraikitzeko, Lidergo Ekintzaile eta Berrikuntza Graduko inkubazio eta azelerazio programen barruan.
TALDEEKIN lan egiteko eta beren potentziala garatzen laguntzeko grina duten profesionalei zuzenduta dago
2021·03·09
EKIPOEN GARAPENERAKO Espezializazio Diploma sistema erlazionalak sakontzeko eta laguntzeko sortu da, beti ere ikuspegi sistemiko batetik eta esku hartzeko tresnekin lagunduta, sistema batek bere potentzial osoa gara dezan.
Akordioa sinatu dute kirol-arloko profesionalizazioa eta enplegagarritasuna sustatzeko, bi unibertsitate-programaren bitartez: Kirol Enpresako Berrikuntza eta Kudeaketarako Masterra eta Kirol Berrikuntzan Graduondoa.
Joan den irailaren 29an, asteartean, Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateak eta B4Motion enpresak lankidetza-hitzarmen bat sinatu zuten, Bilbao Berrikuntza Faktorian.
Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateko Pertsonen Kudeaketa Estrategikorako I+T taldeak, ikerketa bat egin du pertsonen eta giza baliabideetako departamentuetako profesionalek azken urteotan zein alor landu dituzten aztertu ahal izateko