Goi Eskola Politeknikoak robotika eta programazioari buruzko kanpamentu teknologikoaren zortzigarren edizioa antolatu du.

CampTecnologico eta Arizmendi Ikastolarekin batera antolatutako jardunaldiak apirilaren 23tik 26ra bitartean izango dira Mondragon Unibertsitateak Garaian duen egoitzan.

$titulo.getData()

Pazko astean berriro ere era dibertigarrian ikasi ahal izango da. Robotika eta Programazioari buruzko Kanpamentu Teknologikoaren zortzigarren edizioa apirilaren 23tik 26ra bitartean egingo da Mondragon Unibertsitateak Garaian duen egoitzan, goizeko 9:00etatik 14:00etara. Kanpamentua elkarrekin antolatu dute Goi Eskola Politeknikoak, CampTecnologicok eta Arizmendi Ikastolak, eta Lehen eta Bigarren Hezkuntzako (LH1etik DBH4rarte) ikasleei zuzenduta dago.

Aurten ere, Robotika eta Programazioari buruzko Kanpamentu Teknologikoa aukera bikaina izango da etxeko txikienak teknologiaren mundura hurbil daitezen. Eta hori guztia era praktiko batean egin ahal izango dute, euren maketak eraikiz, robotak muntatuz, horiek programatuz eta berriro ere desmuntatuz. Tailer horien helburua izango da teknologia era dibertigarrian aurkeztea, ikasleek dituzten gaitasun sortzaileetan sakontzeko.

Jardueren eskaintza zabala

Kanpamentuan parte hartuko duten neska-mutilek hainbat gairi buruzko tailerretan parte ahal izango dute. Tailerrok, 3 edo 4 egunetako iraupenaz, abiapuntu gisa gaiak ezagutzeko atala izango dute, ostean parte hartzaileek euren proiektua garatu ahal izan dezaten.

Gainera, berrikuntza gisa, 2019ko edizioan bi tailer berri eskainiko dira, Inventorlab izenekoa txikienentzat, non Star Warseko R2D2 robota egiteko erronka izango duten, eta Zure Jansen robota eraiki izenekoa, parte hartzaile nagusienei zuzendutakoa.

Kanpamentuetan izena emateko epea martxoaren 27an bukatuko da, eta jarraian agertzen den webean zehaztasun gehiago aurkitu ahal izango dira prozesuaren inguruan:

Iturria: mondragon.edu

 

like0

Viewed 75 times