Ulmak bazkideei esan die Gabonen aurretik bozkatu nahi duela irteera

Askatasunik gabe eta baztertuta. Hala ikusten du bere burua Ulmak Mondragon korporazioaren barruan. Oñatiko (Gipuzkoa) kooperatiba taldeak uste du korporazioak entzungor egiten diela bere eskakizunei, eta, beraz, bide propioari ekin beste aukerarik ez duela azaldu die bazkideei egunotan egiten ari diren batzarretan. Bazkideei proposatu die Gabonen aurretik bozkatzea Arrasateko kooperatiben saretik irteteko aukera.

ULMAk eta Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak hitzarmena sinatu dute prestakuntzan, ikerketan eta talentu zientifiko eta teknologikoan lankidetzan aritzeko.

Hitzarmenak prestakuntza jarduerak, arautu gabeko prestakuntza programak, ikerketa proiektuak, doktore tesiak eta transferentzia proiektuak egitea aurreikusten du, besteak beste.

ULMAk eta Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak esparru hitzarmen bat sinatu dute gaur teknologiaren ikerketan, ezagutzaren transferentzian eta teknologian espezializatutako gazteen prestakuntzan lan egiteko, izan ere, bi erakundeak aspalditik ari dira esparru horietan lankidetzan.

Digitalizazio Industrialean ULMA Taldeko Gradu/Master amaierako lan onenari saria.

ULMA Embedded Solutionsek Digitalizazio industrialean ULMA Taldeko gradu/master amaierako sarian aurkeztu zuen proiektua Bilboko Ingeniaritza Eskolan. Lehiaketa ikasturte hasieran abiarazi zen, 2020ko urrian, eta eskabideak aurkezteko epean 21 lan jaso dira.

Lan horiek aurkeztu ahal izateko ingeniaritzako edo arlo teknikoetako masterreko ikasleak izan behar zuten (Industria, Telekomunikazioak, Elektronika, Elektrika eta Automatika).

Eta aurkeztutako lanak gai hauekin zerikusia izan behar zuen:

Aktiblaitu, hizkuntza portaeren inguruko lehiaketa.

2020. urtea Euskaraldiarekin amaitu genuen, hizkuntza ohituren inguruan hausnartzeko eta ahobizi edo belarriprest rolean ariketa egiteko aukera izan genuen. 2021ean ere gaia lantzen jarraitu nahi dugu.

Adituek diote portaera berriak ikasteko pentsamendu zaharrak desikasi behar direla. Horren inguruan gogoeta egiteko Aktiblaitu lehiaketa antolatu dugu, aktibatu zure pentsamendua eta blaitu hizkuntza ohitura berrietan. Animatzen zara?

Parte hartu ULMArekin 30 egun bizikletaz erronkan, Ciclogreen programaren bidez.

30 egun bizikletaz izeneko erronka apirilaren 1ean hasiko da, eta 30ean amaituko; lanera bizikletaz joatea izango da erronka, hau da, lanerako joan-etorriak modu jasangarrian egitea, ingurumenari mesede eginda

Aukera bikaina da ohiturak aldatu eta garraiobide iraunkorragoak eta seguruagoak erabiltzen hastea erraztuko duten neurriak abian jartzeko.

ULMA Taldeak bere jardueren Memoria Soziala aurkeztu du.

ULMA Taldeak bere jardueren Memoria Soziala aurkeztu du. Bertan, Taldeak eta bere negozioek azken hilabeteetan abian jarri dituzten gizarte-arloko zein jasangarritasuneko ekintza eta ekimen batzuk jasotzen dira.

ULMA Taldeko lehendakari Lander Diaz de Gereñuk memoria aurkeztu digu jarraian ikus dezakezun bideoan.

Era berean, irudian klik eginez Memoria Sozialari buruzko edukia osorik daukazu.

ULMA Taldea saritu dute Urban Mobility Challengeren 2020ko edizioan.

ULMA Taldea irabazlea izan da Enpresa konprometituenaren kategorian, Urban Mobility Challengeren 2020ko edizioko erronka gainditu duten langile gehien dituen enpresa izateagatik.

Mugikortasun iraunkorrarekin konprometituta dauden enpresen eta unibertsitateen artean Ciclogreenek antolatzen duen lehiaketa da Urban Mobility Challenge erronka.

63 enpresatako eta 12 unibertsitatetako 9.772 parte hartzaile izan dira guztira, eta denen artean 219.586 kilometro egin dituzte modu iraunkorrean, guztira 50.387 Kg CO2 gutxiago igorrita.

Hainbat laguntza elkarteri zuzendutako COVID19 laguntzak onartu ditu ULMA Taldeak .

ULMA Taldeak nabarmendu nahi du bere Negozioek eta Kooperatibek une honetan dugun osasun krisia lehenbailehen gainditzen laguntzeko eta ahal den neurrian krisi horren ondorioa arintzeko hartu duten konpromisoa. Horretarako, ekintza sozialeko eta asistentzialeko hainbat ekimen jarri ditu martxan. Besteak beste, nabarmendu daitezke ULMAk Gurutze Gorrira, Elikagaien Bankura eta Caritasera bideratuko dituen laguntza ekonomikoak, gaizkien dauden pertsonen egoera arintzen lagunduko duten dohaintza garrantzitsuak eginda.

Orriak

RSS - ulma-rako harpidetza egin