SINTEPLAST pintura empresa argentinarrak erabateko automatizazioari ateak irekiko dizkio ULMA Handling Systemsek diseinatutako soluzio integralari esker.

SINSTEPLAST pinturen merkatuan liderra den Argentinako empresa da. 1958an sortu zen, eta hasieran industria sektorerako pinturekin bakarrik lan egin bazuen ere, gaur egun, zabaldu egin du negozioa eta produktu arkitektonikoak, industrialak eta autoetarakoak merkaturatzen ditu.

Egun, 20 produktu linea eta 4.800 artikulu ditu enpresak, egunero Argentinan zehar banatzen dituenak.

Sinteplastek 2019an estrenatuko du barruko logistirako soluzio integrala, ULMA Handling Systems ingeniaritza logistikoak garatutakoa.

MONDRAGONek praktika ontzat jo du ULMA Constructionen 4.0 Industriarekiko egokitzapena.

4.0 Industriaren kontzeptuari 4. Industri iraultza edo Industria Adimenduna ere esaten zaio, eta eskatzen du tresna adimendunak erabiltzea industriako prozesuak optimizatzeko laguntza gisa.

Ekoizpen bitartekoak antolatzeko modu berri bat dakar, enpresek ekoizpen premia eta prozesuetara gehiago egokitu ahal izateko eta baliabideak modu efizienteagoan esleitu ahal izateko.

Orriak

RSS - ulma-rako harpidetza egin