ULMA Handling Systems ingeniaritza logistikoak bere Shuttle-M sistema berria aurkeztuko du HISPACK 2018 azokan.

Hiru urtetik behin ospatzen den HISPACK 2018 azokan parte hartuko du ULMA Handling Systems-ek. Bartzelonan ospatuko da maiatzal 8 eta 11 bitartean (Hall 3, stand F645).

ULMA Handling Systems ingeniaritza logistikoa hitzordua aprobetxatuko du malgutasuna, zehaztasuna eta errendimentu altua eskeintzen duen soluzio berria aurkezteko: SHUTTLE-a.

ULMAk kargak garraiatzeko soluzio adimendun bat aurkeztu du AEBn.

Teknologia hau ULMA Conveyor Components-eko I+G departamenduak garatu du, eta errodamenduen parametro teknikoei buruzko informazioa ematen du.

ULMA Conveyor Componentsek, ULMA Taldeko negozioa denak eta solteko produktuen garraiorako osagaien diseinuan eta fabrikazioan espezializatuta dagoenak, zinta garraiatzaileetarako soluzio adimendun bat aurkeztu du Estatu Batuetan, zeinak urrutiko sarbidea, hutsegiteei aurrea hartzea eta geldialdi denborak planifikatzea ahalbidetzen dituen.

Goribarko lantegi berria inauguratu du Ulma Packagingek.

ULMA Packagingek, Oñatiko Goribarren eraiki duen lantegi berria inauguratu du gaur goizean. Gipuzkoako diputatu nagusi Markel Olanok eta Oñatiko alkate Mikel Biainek inauguratu dute hori, besteak beste.

Lantegi berria, lehengo lantegitik metro gutxira dagoena, termozigilatze lanetara bideratuta dago, eta 5.000 m2-ko azalera dauka bi mailatan banatuta. Azalera horretatik, 4.000 m2 ekoizpen arlorako dira eta gainerakoak bulegoetarako.

Madrileko Wanda Metropolitano estadio inauguratu berrian parte hartu du ULMAk.

Estadio zaharra, La Peineta izenez ezagututakoa eta 20.000 ikuslerentzat zena, 68.000 ikuslerentzat den beste bat bihurtzea erronka tekniko eta logistiko handia izan da. Erronka gainditu izan da plangintza onari eta material txandakatzeari esker.

1994an inauguratu zen Madrileko Erkidegoko estadioa. Orduan obalo formako harmaila bakarra zuen eta 20.000 ikuslerentzako lekua zuen. Orain, birmoldatu ondoren, estadioak 68.000 pertsona hartu ditzake eta elipse forma dauka, 300 eta 255 m-ko ardatzekin. Estalkia, 46.000  m2 baino gehiago dituena, jokalekutik 50 m-ko altueran jarri da.

ULMAk Ladera Hotelaren fatxada eraikitzen parte hartu du, zeinak fatxaden Versalles 2017 saria jaso duena.

Ladera hotel berriak, Txileko Santiagon kokatua, fatxada berritzailea sortu du diseinu abangoardistarekin. Diseinuaren zati bat ULMA fatxada aireztatuak osatzen du, eraikinari zati batzuetan arbel itxura eskainiz. Kolore iluneko lurra testuraren alde egin da, eskatzen zen harri itxura hori lortzeko.

Orriak

RSS - ulma-rako harpidetza egin