ULMA Mexiko-Toluka hiriarteko trenaren eraikuntza proiektuan parte hartzen ari da.

Erabili diren enkofratuen moldakortasuna konponbide errentagarria izan da bezeroarentzat, eta efizientea Mexiko-Toluca hiriarteko trenaren proiektuko geometría bereziko pilareak sortzeko.

Mexiko-Toluca hiriarteko trena Tolucako haraneko eta Mexikoko haraneko gune metropolitanoak lotzeko pentsatu da, horrekin konektibitatearen arazoak eta trafiko pilaketak konpontzeko.

Soluzio berritzaileak abangoardiako arkitekturan.

Fondazione Prada Museoak, zeina Rem Koolhaas arkitektuak diseinatutakoa baita, gune bakarrean batu nahi izan ditu etengabe interakzioan dauden bi kontzeptu: jada existitzen den arkitektura eta abangoardiako arkitektura.

XX. mendearen hasierako industrialde zahar batean kokatuta dago, Milanen, eta elkartu ditu jatorrizko zazpi eraikinak hiru eraikin berri hauekin: Podiuma, Zinema eta Dorrea.

ULMA-ren stand-aautomatizazio logistikoaren elkargunea izango da ALL4PACK azokan.

ULMA Handling Systemsek berriro parte hartuko du Manutention Et Emballage 2016 azokan, egun All4Pack Paris izenez ezagutzen dena, eta azaroaren 14tik 17ra bitartean egingo dena Paris Nord Villepinte erakustazokan. Azokan packaging, processing, printing eta Handling sektoreko enpresa nagusiak elkartuko dira. ULMAk azken honetan aurkeztuko ditu ingeniaritza logistikoko bere soluzioak, eskaerak prestatu eta biltegiratze robotizatura bideratutakoak.

ULMA Architectural Solutionsek neurrira egindako hormigoi polimerozko lamak diseinatu ditu Palma Mallorcako Banca March-en egoitzarako.

ULMA hormigoi polimerozko lamak hornitu dira Mallorcako Banca March-en eraikinaren fatxadan. Eraikinaren fatxada arkitektoek estali nahi zituzten zutabeez inguratuta zegoen, estetikoki askoz erakargarriagoa izango zen fatxada lortzeko. Horretarako, ULMAk lama bereziak diseinatu eta fabrikatu zituen eraikinaren beharretara egokituz.

ULMA Handling Systems aukeratu berriz Lilly farmazeutikak.

Duela urte batzuk Lilly-ren prozesu logistikoaren automatizazio proiektua garatu ondoren, enpresa farmazeutikoak berriz aukeratu du ULMA garraio automatikoko sistema berria garatzeko. Sistema berri honek bere produktuen trazabilitatearen kudeaketa hobetzen lagunduko dio, produktibitatea handitzen eta distribuzio zerbitzua hobetzen.

Orriak

RSS - ulma-rako harpidetza egin