Mundukidek “3×1” kanpaina abiarazi du, Mozambikeko nekazarien familien garapen ekonomikoa bultzatzen jarraitzeko. Mundukideko lankidetzaren helburua, ez da pertsonak lerrokatzea, baizik eta ateak irekitzea, benetako aukerak sortzea eta parte-hartzaileei prozesu osoan laguntzea.
Erronka: Pobrezia errotuak Mozambikeko iparraldeko biztanleriaren % 75i eragiten dio, nekazarien familiak urtean 300 €-rekin soilik bizi baitira, eta horietatik 100 € baino ez dira oinarrizko premiak asetzeko.
Aurtengo edizioa aurkezteko agerraldia egin dute Urkulun Athlon, Fagor Electrónica, Krean eta Lana kooperatibetako partaideekin eta Domusa Teknik Lana trail taldeko korrikalariekin.
Mundukide Fundazioak munduan zehar dituen elkartasun proiektuei laguntzea helburu duen ekimena Urkulun izango da berriz ere. Korrika, oinez zein nordic walking modalitatean parte hartu ahalko da bertan eta zabalik dago izena emateko epea.
Urtero bezala, Mundukidek antolatuta, Urkulun egingo da Kooperatiben arteko VII. Lasterketa solidarioa. Aurten gainera, Nordic walking modalitatean, X3 lasterketan eta oinez parte hartuko duen jendeaz gain, gazteentzako lasterketa ere izango da berrikuntza moduan.
Afrikan eta Hego Amerikan programa soziekonomikoak garatzeko laguntza ekonomikoa biltzen duen lasterketan, hiru modaliateetan parte hartu ahal izango da, X3 taldekako lasterketa, Nordic walking modalitatean eta oinez burutu ahalko dira ibilbideak dituen 6,3 kilometroak.
Mundukide Fundazioak antolatuta, kooperatiben arteko lasterketa solidarioa egin dute gaur eta 250 bat lagunek hartu dute parte oinez, korrika zein martxa nordiko erara. "Oso erantzun ona da. Egia da normalean jende asko ikusten dugula inguru hauetan korrika eta oinez, baina gero kosta egiten zaigu jende hori guztia gureganatzea. Edozelan ere, pozik gaude", adierazi du fundazioko kide Urri Urizarrek.
Pandemiagatik 2020an egin barik geratu ostean bueltan dator Mundukidek antolatzen duen kooperatiben arteko lasterketa solidarioa. Izena eman daiteke Mundukideren webgunean, eta dortsalaren prezioa da 15 eurokoa; ikasleek bost euro ordaindu beharko dute. Inguruko kooperatiba guztietako bazkideak daude gonbidatuta proban parte hartzera.
El Infierno (Raul de la Fuente) film laburra izan da Mundukide sariaren irabazlea 13. Huhezinema jaialdian aurkeztutako film laburren artean, Giza Eskubideak eta Justizia Sozialaren gaiak egokien txertatu dituen film labur onena izendatuta.
Mozambikeko programa bisitatua duten Oihana Arietaleanizbeaskoa, Mari Luz Tomé eta Andoni Uribeetxeberriak euren esperientziak konpartituko dituzte. Gainera, Txorbela Otxoteak musika jarriko dio ekitaldiari.
Kartela eta testua: Mundukide-Harreman / 2019ko abenduak 2, astelehena
Mundukide Fundazioa 1999an sortu zen, "interkooperazioa, elkartasuna eta gizarte eraldaketa oinarri hartuta"; atzo, eguena, egin zuten urteurreneko ekitaldi nagusia, Ane Irazabal kazetariak zuzenduta, sortzaile, bazkide, boluntario, kooperante ohi, eta abarrekin.
Mundukidek 20. urteurrena ospatzen du aurten, eta honen inguruan hainbat ekitaldi antolatu ditu. Gaur arratsaldean Brasilgo eta Kolonbiako lankidetza programetan Mundukiderekin elkarlanetan ari diren mugimendu sozial eta kooperatibetako kideak bisitatu dute Arrasate.
Arrasateko Amaia antzokian, azaroak 8, 20:00 etan Mundukideren 20.urteurrenean, kontzertu solidarioa eskainiko da ABA TAANO talde ugandarraren eskutik.
Sarrerak Amaia antzokian eta www.arrasate.eus helbidean eskuratu daitezke 10€ tan.