Mundukideko ordezkariek Mozambikeko Niassa probintziako nekazariak bisitatu dituzte.

Mundukideko ordezkariek fundazioak Niassa probintzian dituen programetako nekazariak bisitatu dituzte, Beñat Arzadun kooperanteak eta Adrian Lamas Afrikako proiektuen koordinatzaileak gidaturik.

Marrupa, Majune, Mandimba eta Lichinga distrituetako herrixkak bisitatu dituzte zehazki eta fundazioak nekazaritza teknikak hobetzen laguntzen dien nekazariekin bildu dira bertan; nekazariekin mintzatzeaz gain, beraien baratzak eta soroak ezagutu dituzte.

Mundukideren bidelagun izango da Hiruatx Kolonbiako Paston.

Birziklatzaileen bizi baldintzak hobetzea du helburu helburu proiektu horrek eta nondik norako guztien berri emango dute urtarrilaren 10ean, Arkupen.

Ekuadorren, Wiñak elkartearekin, jardun du lanean Hiruatxek oraintsu arte. Kakao finaren nekazaritza sustatzen, ekoizten eta merkaturatzen lagundu die hango kichuei, eta horretan jarraitzeko, ia 20.000 euroko laguntza jaso dute Foru Aldunditik.

Mozambikeko nekazariak ahalduntzeko kanpaina du abian Mundukidek.

Mozambikeko nekazariak ahalduntzeko helburuz, Mundukidek Gabon hauetan ere, martxan jarri du hango herritarrei laguntzeko kanpaina.

Orain dela 17 urte hasi ziren horretan eta zehazki Mozambikeko iparraldeko bi probintziatako nekazariei laguntzen dihardute denbora honetan guztian zehar.

Mundukidek lasterketa solidarioan parte hartzera dei egiten du.

Mundukidek "lagunartean eta natura-gune paregabean" goiza pasatzera gonbidatzen ditu kooperatibistak, urriaren 21ean Urkulun jokatuko den den "festa solidarioan".

Urriak 21ean, Aretxabaletako Urkulu urtegian ospatuko da Kooperatiben arteko IV. Mundukide Lasterketa Solidarioa. Horren inguruko xehetasunak ematen ditu Urri Urizar, Mundukideko komunikazioa arduradunak elkarrizketa honetan (Goienan argitaratua).

Orriak

RSS - mundukide-rako harpidetza egin