Bueltan dator Mundukideren kooperatiben arteko lasterketa solidarioa.

Pandemiagatik 2020an egin barik geratu ostean bueltan dator Mundukidek antolatzen duen kooperatiben arteko lasterketa solidarioa. Izena eman daiteke Mundukideren webgunean, eta dortsalaren prezioa da 15 eurokoa; ikasleek bost euro ordaindu beharko dute. Inguruko kooperatiba guztietako bazkideak daude gonbidatuta proban parte hartzera.

Bueltan dator Mundukideren kooperatiben arteko lasterketa solidarioa

Urriaren 17rako antolatu dute ekimenaren seigarren edizioa, ohi moduan, Urkuluko urtegian. Lasterketan bildutako dirua Mundukidek Afrika eta Hego Amerikan bultzatzen dituen programa sozioekonomikoak garatzeko erabiliko da; inportantea delako munduko ipar hemisferioan jaio izanagatik ditugun pribilegioez kontzientzia hartzea eta, beraz, solidarioa izatea. 

Hiru modu daude proban parte hartzeko, Mundukideren alde Urkuluko urtegiari buelta emateko: hiru bazkidez osatutako taldetan korrika egitea, nordic walking eran egitea edo oinez egitea. 

Iturria: goiena.eus

like0

Viewed 112 times