Irailaren 6tik 25era bitartean 10 gazte euskaldunek Kolonbiara bidaiatuko dute. 23 urtetik 30era bitarteko gazteei zuzendutako egitasmoa LABORAL Kutxan sortu zen. Erakundearen asmoa da, gazteekin partekatzeko moduko proposamen desberdin eta sozialagoen bitartez bezeroengana iristea.
Testua eta argazkiak: Mundukide. 2018ko abuztuak 28, asteartea.
Mundukidek 2017ko txostena publikatu du eta iaz martxan izandako programen emaitzak jaso ditu bertan. Horrez gain, 2018-21 epealdirako dituen erronkak ere bildu ditu.
Mundukidek antolatutako Kooperatiben arteko hirugarren lasterketa solidarioa batetik, eta bestetik, Fagor Ederlan Tafallaren 10.urteurrena aitzakiatzat harturik, Ricardo Abadek erronka pertsonala gauzatu nahi izan du asteburuan.
Mundukidek antolatuta, Kooperatiben arteko lasterketa solidarioaren III. ekitaldia ospatuko da datorren urriaren 22an. Urkuluko urtegiari buelta bat (7 kilometro) eman beharko diote partehartzaileek eta ohikoa den bezala hiru laguneko taldeetan banatuko dira: mixtoa, gizonak eta emakumeak. Lasterketa solidarioaren helburuetariko bat lanaren balioa goraipatzea denez, talde osoa batera helmugaratu behar dela dio lasterketaren araudiak.
Gainera, aurten bi modalitate berri gehituko zazkio joan zen urteko ekitaldiari: Oinezko ibilalditxoa eta 'Nordic Walking' alegia.

Kooperazio kooperatiboa bultzatzen duen Mundukide Fundazioak munduan zehar dituen proiektuak indartu nahi ditu garapen lankidetza proiektuetarako teknikari baten eta koordinatzaile baten kontratazioarekin.
KOOPERATIBEN ARTEKO MUNDUKIDE LASTERKETA SOLIDARIOAREN aurreko edizioak uztailean izan badira ere, aurten URRIAK 22an ospatuko da, POBREZIAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNArekin (urriak 17) bat eginaz. Kolektibo bezala, herrialde txirotuen garapenerako lanean jarraituko dugula aldarrikatuaz.
Azken bi urtetan Aretxabaletako Urkuluko urtegiaren inguruan, kooperatiba ezberdinetako talde mordoxkak hartu dute parte lasterketan eta ekimenak duen helburuaz gain, lasterketako ibilbidea, giroa eta antolaketa goraipatu dituzte, ondorengo testigantzetan ikusten den bezala.