Pasa den asteartean, urriak 11, Business Acceleratio Centerrek antolatutako ekintzen barruan Aretxabaletako Otalora jauregian bildu ziren. Leku eta enpresa guztietatik etorritako 46 pertsonek hartu zuten parte jardunaldian.
Pasa den asteartean, urriak 11, Mondragon Taldeko kideak Aretxabaletako Otalora jauregian bildu ziren. Bertan leku eta enpresa ezberdinetako 46 pertsonek bilera egin, eta ekintzaile-zaletasuna izan zuten mintzagai.
Bilboko Euskalduna Jauregian izan da gaur MONDRAGONen 2024ko Kongresua. 650 konpromisario deitu dituzte hitzordura, Korporazioko kooperatiba guztiak ordezkatzeko.
Aurtengo edizioan, besteak beste, organo korporatiboek –bai Batzorde Iraunkorrak, bai Kontseilu Orokorrak– egindako kudeaketa aurkeztu da, Leire Mugerzak eta Iñigo Ucinek egindako deskarguekin, bi organootako lehendakariak baitira, hurrenez hurren.
Egunkari ingelesak, izen handikoa Europa mailan, korporazioaren inguruko erreportaje sakona egin eta argitaratu du. TUlankidek adierazi duenez ‘The Guardian’ek azpimarratu du Mondragonen ereduak “pertsonak kapitalaren gainetik jartzen dituela, eta helburu du gizarte aberatsagoak egitea, ez pertsona aberatsagoak egitea”.
Batzorde Iraunkorrak gidatu du Pello Rodriguez Zabaletaren izendapenarekin gaur amaitu den prozesua. Kontseilu Orokorreko lehendakaritza utzita, Ucin jubilatu egingo da datorren uztailean. Orduan hartuko du kargua Rodriguezek.
Leire Mugerza buru duen eta MONDRAGONeko kooperatiba guztiak ordezkatuta dauden Kongresu Kooperatiboaren Batzorde Iraunkorrak gaur Korporazioko Kontseilu Orokorreko hurrengo lehendakari Pello Rodriguez Zabaleta izendatzea erabaki du.
MONDRAGONek positibotzat jo ditu 2022ko emaitzak. Korporazioan dauden kooperatibek, denen artean, 10.607 milioi euro lortu dituzte salmentetan; hau da, aurreko urteko datuekin alderatuta, %10,7ko hazkundea. Enpleguari dagokionez, plantilla, batez bestean, 68.879 pertsonakoa izan da, eta, beraz, igoera txiki bat sumatzen, aurreko ekitaldiarekin alderatuta. Nabarmentzea komeni den beste datu bat inbertsio zifra da: 347 milioi eurokoa, oro har; hots, aurreko urtean baino %11,8 handiagoa. Bestalde EBITDAk %6,9ko gorakada izan du, eta 1.103 milioi eurora iritsi da.
ergatik Mondragon? galderari erantzunez Mondragonen egoteak duen onuren berri eman dute bideo batean hainbat kooperatibatako langileek, besteak beste, GSR, Mondragon Assembly, Laboral Kutxa, Lagun Aro, Orkli, Lana eta Fagor Taldeko ordezkariek.
Aspalditik dago ahoz-aho Ulmak eta Oronak desadostasunak dituztela Mondragon Taldean eta gaiari buruzko bilerak egingo dituzte, esaterako, Ulman, datorren astetik hasita. Mondragon Taldeak ere landuko du gaia. Mahai gainetan egongo da Mondragon Taldeko partaidetza. Mondragon Taldeko zein Ulma Taldeko komunikazio arduradunekin egoten saiatzen ari gara.
Arizmendiarrietaren Lagunak Elkartearen (ALE) babesarekin, joan den udaberrian gizartearen etorkizuneko erronkei buruzko liburua aurkeztu du Xabier Sotilek, Mondragoneko lehendakaritza utzi eta sei urtera: Suspertzen, ispilu kooperatiboa. Negozio onak garatzeko, "balio onak sortu eta bikain banatzeaz" dihardu liburuak. Suspertzen proiektuaren xedea da hausnarketa eta datu esanguratsuak eskaintzea, proiektu kooperatiboa indartzen eta gizarte berdinzale eta jasangarriagoa lortzen laguntzeko. Honetaz guztiaz aritu da Xabier Sotil EnpresaBIDEArekin.
Pandemiak aldaera berriekin gora egin duen arren eta bigarren seihilekoan lehengaien prezioak izan duen gorakada gorabehera, MONDRAGONek aurreko ekitaldian izan zituenen antzeko enplegu mailekin bukatu du ekitaldia.
Korporazioak 80.000 pertsonari baino gehiagori eman zien enplegua 2021ean, eta bere salmentak covidaren aurreko mailetara hurbildu ziren, fakturazioa 11.404 milioi eurokoa izan baitzen.
CEBEKk eta LABORAL Kutxak antolatuta, jardunaldian berrikuntza irekiaren eredua ezagutzera eman dute, DANOBATek SAVVYrekin lortutako arrakasta ere azalduz.