Atzo, azaroak 3, Javier Mongelos Oquiñena joan zitzaigun, 86 urte zituela. Bere aldeko elizkizuna gaur izango da, ostirala, arratsaldeko 7etan, Arrasateko San San Juan Bataiatzailearen parrokian.
“Lidergoaren garapena eta bere eragina kultura aldaketan” jardunaldiaren egitaraua jakinaraztera gatozkizu.
Jardunaldiak helburutzat du aldaketaren eragileak diren liderren inguruko esperientziak eta ikaspenak partekatzea, eta etorkizuneko lan eta ikaspen beharren esparrua ezartzea.
MONDRAGON Korporazioko Berrikuntza eta Teknologia Departamentuak, OTALORAkin elkarlanean jardunez, atsegin handiz aurkezten dizu barne erabilerarako soilik eginiko gida den “Berrikuntzaren Estrategia eta Kultura”.
Korporazioaren oinarri ekonomikoak etorkizuneko ekonomiaren erronka lehiakorretara egokitzeko asmoz, MONDRAGONen bisio berriak oinarriok eraldatzeko prozesu baten beharra nabarmendu du. Eraldaketarekin, beste estrategia batzuen artean, etorkizunean garatzeko ahalmen handia duten jarduera sektoreetan enpresa ekimen berriak sustatu nahi dira, baita egungo enpresentzat perspektiba berriak sortu ere eta horretarako hazkunderako plataforma berriak sortu.