Akordioa bildutako erakundeek beren indarrak batuko dituzte hriu arlotan aurrera egiteko: zilarrezko ekonomia esaten zaionaren inguruko trebakuntza, ikerketa eta enpresa-bultzada.
BBK-Behatokia erakundeak argitaratu berri du Euskadin enplegu gehien sortzen duten enpresa eta erakundeen zerrenda. Rakinga edo sailkapena merkataritza erregistroak dituen 2017ko datuak aintzat hartuta. Era berean, hedabide eta komunikabideetan argitaratutako albisteak ere kontutan hartzen ditu.
MONDRAGONen sarean dauden kooperatibek 80.000 pertsona enpleatzen zituzen 2017aren urte amaieran munduan, horietatik %40 Euskadin, "Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa eta finantza talde liderra da, Eroski, Laboral Kutxa, Orona, Danobat... enpresak azpimarratuz". behatokiaren arabera.
mondragon ekosistema bat da: Mondragon Unibertsitateak (MU), Lea Artibai eta Txorierri ikastetxe politeknikoak, 1.900 ikertzailetik gora dituzten 15 teknologia zentrok eta berrikuntza sustatzen duten sektore desberdineko kooperatibek osatutako ekosistema, alegia.
MONDRAGON Korporazioaren Talentoaren praktika komunitateak eta Mondragon Unibertsitateak MONDRAGON DUAL aurkeztu dute, talentua erakartzeko estrategia gisa.
Jardunaldia atzo egin, azaroaren 22an Mondragon Unibertsitatean eta bertan hartu zuten parte kooperatiba ezberdinetako 60 pertsona inguruk.
MONDRAGONeko kooperatibek, oro har, 80.818 langile dituzte; joan den urtean 11.000 milioi eurotik gorako salmentak egin eta, guztira, 451 milioi euro inbertitu zituzten.
MONDRAGON Peoplek duen helburua honela laburtzen da: kalitatezko enpleguaren bitartez talentu berria bildu eta erakarri. Egia da, historian zehar talde kooperatiboa etengabe aritu dela enplegu egonkor eta kalitatezkoa eskaintzen eta finkatzen. Nolabait, talentuaren kudeaketa solidario eta kooperatiboak ekarri du esperientzia kooperatiboa gaur egunera.
MONDRAGON People: erronkak
Kooperatiba bakoitzaren marka balioan jarri nahi du MONDRAGON People webguneak eta horren bitartez lan eskaintzak zabaldu. Helburu horrekin, estrategia desberdinak diseinatu dira:
Positibotzat eman dute urtea, besteak beste 908 lanpostu sortu eta 280 milioi euro inbertsiotara bideratu direlako. Atzerrian duen presentziak garrantzia handia izan du bai salmentatan baita lanpostu berriak sortzerakoan ere.
Hiru ildo estrategiko landuko dira ziklo estrategiko honetan: jarraibide esparruan sakontzea, ezagutza partekatzea, eta baliabideak eta egitura kudeatzea.
Datorren urtarrilaren 24an, Bergarako (Gipuzkoa) epaitegian, lehen aldiz elkartuko dira Ordaindu eta Eskuratuko kideek MONDRAGON Korporazioaren aurka aurkeztutako demandan inplikaturiko aldeak (elkarte horiek Fagor Etxetresnak eta Edesa itxi izanak eragindako hainbat bazkide elkartzen dituzte). Bazkide horiek 47,8 milioi euro eskatzen dizkiote Korporazioari, aipatu bi kooperatibekin izenpetuta zituzten borondatezko ekarpen, merkataritzako mailegu eta partaidetza bereziengatik.
Mondragoneko Kongresuak konpromisoa hartu zuen bere finantzazio-iturriak dibertsifikatzeko. Bide horretan, Europako Inbertsio Bankuaren atea jo du, eta Expansión egunkariak informatu duenez, "negoziatzen" ari dira.
Goiko argazkia eta portadakoa: TUlankideren artxibokoa / Testua: Mondraberri.eus / 2017ko urtarrilak 11, asteazkena
Mondragon Korporazioak ez du banka tradizionalaren mende egotea nahi, ez behintzat neurri handiegian.
Horregatik, Mondragoneko Kongresuak konpromisoa hartu zuen finantzazio-iturriak dibertsifikatzeko.