Garapen teknologikoa eta berrikuntza esparru garrantzitsuak dira gure enpresen lehiakortasuna bermatu ahal izateko.
I+G-rako laguntza-programa publikoek aukera ematen dute enpresek egiten duten ahalegin ekonomikoari zati baten aurre egiteko.
Hala ere, administrazio publikoak gero eta zorrotzagoak dira, eta programa horiek tresna sofistikatuak bihurtu dira, gai horretan aditua den ezagutza behar delarik.
Horregatik, maiz, enpresek ez dute lortzen laguntza nahikorik.
I+G+Bn egindako inbertsio-ahalegina merkatuko emaitza bihurtzea da, zalantzarik gabe, gure enpresen industria-kudeaketak duen erronka garrantzitsuenetako bat.
Testuinguru horretan, ISEAk “Teknologia, Berrikuntza eta Enpresa Estrategia” izeneko jardunaldia antolatu du.
Enpresek eta instituzioek uzkur jarraitzen dute I+Gan inbertitzeko orduan: Hego Euskal Herrian eta Europako herrialde gehienetan ez dituzte bete duela hamar urte zehaztutako helburuak, eta baliteke oraingo krisi ekonomikoaren eraginez beste alor batzuetan jartzea ahaleginak eta lehentasunak.
Regional Innovation Scoreboard 2019 ikerketaren arabera, Euskal autonomia Erkidegoa 110. postutik 132.era jaitsi da Europako eskualde berritzaileen rankingean. Eustat-en ikerketaren arabera, berriz, Debagoiena da EEEko eskualde berritzaileena.
Bi urtez behin kaleratzen den Regional Innovation Scoreboard 2019 ikerketaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoa 110. postutik 132.era jaitsi da Europako eskualde berritzaileenen rankingean. Hain zuzen, 2017tik hona 22 puntu jaitsi da.
Aldaketak gertatu dira berrikuntzaren esparruan. «I+G arloko inbertsio mailak berreskuratzen ari diren garaiotan, aldatu egin da testuingurua krisi aurreko egoerarekin alderatuta». Innobasqueko buruek errealitate berri bat irudikatu zuten atzo Donostiako Kursaalean egindako Berrikuntza Egunean. 2018ko berrikuntzaren txostena aurkeztu zuten, eta errealitate berriaren sei alderdi jaso zituzten bertan.
Iraila amaieran egin zen Ariège-n (Frantzia) TransferINN Europako proiektuaren hirugarren bilera. Bilera hauen helburua Espainia-Frantzia-Andorra mugaz gaindiko eremuaren integrazio ekonomiko eta soziala indartzea da, unibertsitateetako, trebakuntza-zentroetako eta Enpresa txiki eta ertainetarako eta ekintzaileentzako gune teknologikoen ezagutzaren transferentziaren bitartez, jarduera ekonomikoak, sozialak eta ingurumenekoak garatzeko.
“2014-2015 H2020-n Euskal Partaidetzaren Txostena”-k Horizon 2020 esparru-programaren jadanekotasunaren lehen bi urtetan zehar gure enpresek eta eragilek lortutako emaitzak jasotzen ditu. Txosten honek, “ Euskal I+G+b Europan Koaderno Estrategikoa”-n ezarritako helburuen betetzea aztertzen du.