TRANSFERINN proiektuak 150 enpresatara berrikuntza-zerbitzuak eskaintzea aurreikusten du.
Iraila amaieran egin zen Ariège-n (Frantzia) TransferINN Europako proiektuaren hirugarren bilera. Bilera hauen helburua Espainia-Frantzia-Andorra mugaz gaindiko eremuaren integrazio ekonomiko eta soziala indartzea da, unibertsitateetako, trebakuntza-zentroetako eta Enpresa txiki eta ertainetarako eta ekintzaileentzako gune teknologikoen ezagutzaren transferentziaren bitartez, jarduera ekonomikoak, sozialak eta ingurumenekoak garatzeko.
Datozen 6 hilabeteetarako helburu nagusia, proiektua egituratu den inguruko 4 lantaldeak abiaraztea eta enpresekin proiektu berritzaileak ezartzen hastea da. Lau nodo hauek ondorengo gaien inguruan antolatu dira: Ekoizpen Aurreratua – Mondragon Uniberstitateko Goi Eskola Politeknikoak parte hartuko duena, ESTIA-rekin eta Azoaro Fundazioarekin batera–, Nekazaritza, Elikagaietako Industria eta Turismoa.
Proiektuaren amaieran, proiektuko bazkide guztien artean, 150 enpresatara eskainiko dute berrikuntza zerbitzua.

TRANSFERINN proiektua Eskualde Garapenerako Europar Funtsak (FEDER) kofinantzatu du %65ean, Interreg V-A Espainia, Frantzia, Andorra (POCTEFA 2014-2020) programaren bitartez. POCTEFAren helburua Espainia, Frantzia eta Andorra bitarteko mugako eskualdearen integrazio ekonomikoa eta soziala indartzea da. Laguntzaren xedea da mugaz gaindiko jarduera ekonomikoak, sozialak eta ingurumenekoak garatzea, lurralde garapen iraunkorraren aldeko estrategia bateratuen bitartez.
Iturria:mondragon.edu
Viewed 127 times
