Ikerkuntza proiektuei dagokionez Zure enpresak 2022an lortutako diru-laguntzak txikiak izan al dira?
Ikerkuntza proiektuei dagokionez Zure enpresak 2022an lortutako diru-laguntzak txikiak izan al dira?
Ba al duzu laguntzarik lortu ez duen proiekturik?
Garapen teknologikoa eta berrikuntza esparru garrantzitsuak dira gure enpresen lehiakortasuna bermatu ahal izateko.
I+G-rako laguntza-programa publikoek aukera ematen dute enpresek egiten duten ahalegin ekonomikoari zati baten aurre egiteko.
Hala ere, administrazio publikoak gero eta zorrotzagoak dira, eta programa horiek tresna sofistikatuak bihurtu dira, gai horretan aditua den ezagutza behar delarik.
Horregatik, maiz, enpresek ez dute lortzen laguntza nahikorik.
Hala, EUSTATen arabera, euskal enpresen % 55,8k uste du zenbait oztopo agertzen direla jarduera berritzaileak burutzeko. Alegia:
• Euskal enpresen % 35,8k uste du kostu handiak oztopo direla I+G+Bko jarduerak egiteko.
• Euskal enpresen % 30ek uste du laguntza publikoak oztopo direla I+G+Bko jarduerak egiteko.
Testuinguru horretan, ISEA enpresak gure ezagutza eta eskarmentua partekatzeko prest dagoela adierazi nahi nizuke, zure enpresaren emaitzak hobetzeko.
Beraz, 2023 urterako proiekturen baten egokitasuna aztertzeko laguntza behar baduzu, jar zaitez harremanetan ISEArekin. (Telefonoa: 943 104 245) edo edo aorobengoa@isea.eus helbidea idatziz.
Eremu honetan, gure gaitasuna ziurtatuta dago, izan ere:
• ISEA Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko partaide da, eta Eskaintza/Eskaria bitartekaritza lanak betetzeko onespena dauka.
• Ekonomia, Industria eta Lehiakortasun Ministerioak Berrikuntza Teknologikorako Zentrotzat onartuta dauka.
Viewed 68 times
