Fagor Elektronika Innpronta programak sustatutako Hiria 2020 proiektuaren emaitzen aurkezpenean izango da.

Hiria 2020 proiektuak hiri eredu berri bat irudikatzen du, non askoz adimendunagoa izango den, iraunkorragoa ekonomikoki eta ekologikoki eta komunikazio kanalek berme handiagoa eskainiko duten. Alegia, Internet eta sarera konektatutako gailuek eskainiko dituzten aukerak aprobetxatuko dituzten hiriak.

Hiria 2020 proiektuak smart cities eredua hartzen du aintzat.

Euskal AEko I+G gastua %4,1 murriztu zen 2013an

2013an Euskal AEn guztira 1.316,8 milioi inbertitu ziren Ikerketa Zientifiko eta Garapen Teknologikoaren (I+G) jardueretan, aurreko urtean baino %4,1 gutxiago. Enpresen sektoreak 992,6 milioi gastatu ditu; Goi-mailako Irakaskuntzak 239,4; Administrazio Publikoak 84,7. 2012.aren aldean, hiru sektore hauetako gastu-murrizketak: %4,7, %2,3, %2,1. I+G gastua, BPGren %1,99 da. Dedikazio osoan (DOB) 18.452 pertsona aritu ziren; aurreko urtean baino %1,2 gutxiago; ekonomia osoan enplegu galera %3 izan zen. Langile hauen %35,6, emakumeak.

Iturria: EUSTAT.

Suscribirse a RSS - I+G