Fagor Arrasatek 2018ko hornitzaile onenak saritu ditu.

Sakana Group eta Kunshan Fucai Precision Machinery saritu ditu Fagor Arrasatek, 2018ko hornitzaile on gisa. Sakana Group, Lakuntzan dago eta pieza handiak galdatzeaz gainera, mekanizatzen espezializatuta dago. Kunshan Fucai Precision Machinery, berriz, Txinan dago eta prezisioko makinak ekoizten ditu. Fagor Arrasatek bi enpresa hauen  kalitate-bikaintasuna, entrega-epeen betetze maila altua eta lehiakortasuna saritu ditu. 

'Fagor Arrasate Kunshan'-go zuzendaria ohorezko hiritar izendatu du Txinak.

Fagor Arrasatek Txinako Kunshan hirian instalatuta daukan plantako zuzendaria, Jon Agirre, ohorezko hiritar izendatu du Txinak, enpresaren ibilbidea eta tokiko garapenean eginiko ekarpenagatik.

Agirreren esanetan, "Fagor Arrasateren etorkizunean Txinak garrantzi handia dauka eta bertan produkzio eraikin handi bat izatea enpresaren nazioarteko estrategian ezinbesteko zutabea da".

Fagor Arrasatek digitalizaziorako lagungarri diren aukerak erakutsiko ditu Bienalean.

Industria alorreko eraldaketa digitala errazteko bere sistema aurreratuak nabarmenduko ditu maiatzak 28tik ekainaren 1era BEC-en egingo den azokan. Besteak beste, lanean ari diren makinetan integratu daitekeen Smart Connect sistema malgua, mantenu aurreraturako FA link Map plataforma eta Digital Twin zerbitzua erakutsiko ditu Fagor Arrasatek.

Fagor Arrasatek digitalizaziorako lagungarri diren aukerak erakutsiko ditu Bienalean.

Industria alorreko eraldaketa digitala errazteko bere sistema aurreratuak nabarmenduko ditu maiatzak 28tik ekainaren 1era BEC-en egingo den azokan. Besteak beste, lanean ari diren makinetan integratu daitekeen Smart Connect sistema malgua, mantenu aurreraturako FA link Map plataforma eta Digital Twin zerbitzua erakutsiko ditu Fagor Arrasatek.

Fagor Arrasate 'familia'ko ehunka pertsonek fabrika bisitatu dute.

Ateak goizeko 11:00ak aldera ireki dira, eta ordurako ilara luze bat zegoen eraikinaren kanpoaldean.


Izan ere, ehunka eta ehunka bazkide, langile ohi, senide, lagunek,... parte hartu dute bisitan.


Ekitaldian zehar, enpresa barrutik ezagutu dute, kooperatibako langileek gidari lanak eginda.


Bisitako elementu garrantzitsuena kooperatibak 2016an produzitutako linea izan da, Europa mailan puntakoa.


"Gu harro gaude makina honekin", adierazi du instalazioetako gerenteak, harrokeriarik gabe.

Fagor Arrasate, 60. urteurrenean, puntako teknologiaz, bide positibotik dabil.

Fagor Arrasatek 60. urte egin ditu, eta urteurrenaren harira, ateak ireki dizkie bisitari ugariri.

Aste honetan zehar kooperatibako langileak, Unibertsitateko ikasle eta irakasleak, ikertzaileak eta batik bat, automobil esparruko fabrikatzaile eta estanpatzaileak bisitatzen ari dira San Andresko lantegia.

Atzo adibidez hornitzaileak izan ziren bisitariak. Egoitza nagusian elkartu ostean, Korporazioaren eraikinera hurbildu ziren, eta diaporama korporatiboa ikusi zuten.

Orriak

RSS - fagor arrasate-rako harpidetza egin