Fagor Arrasatek 2018ko hornitzaile onenak saritu ditu.

Sakana Group eta Kunshan Fucai Precision Machinery saritu ditu Fagor Arrasatek, 2018ko hornitzaile on gisa. Sakana Group, Lakuntzan dago eta pieza handiak galdatzeaz gainera, mekanizatzen espezializatuta dago. Kunshan Fucai Precision Machinery, berriz, Txinan dago eta prezisioko makinak ekoizten ditu. Fagor Arrasatek bi enpresa hauen  kalitate-bikaintasuna, entrega-epeen betetze maila altua eta lehiakortasuna saritu ditu. 

Fagor Arrasate

Fagor Arrasateren identitatean daude bere partnerrekin duen kolaborazioa, hurbiltasuna eta beraiekin batera egiten duen lana. Lehen mailako hornitzaileekin duen kolaborazio estuari esker, Fagor Arrasate mundu mailan ekipo ondasunen diseinu eta fabrikazioan lider bihurtu da, prentsa eta estanpaziorako instalazio automatikoak eta altzairu edo aluminioa ebakitzeko lineak ekoizten dituelarik. 

Iturria: goiena.eus

like0

Viewed 117 times