Fagor Arrasate 'familia'ko ehunka pertsonek fabrika bisitatu dute.
Ateak goizeko 11:00ak aldera ireki dira, eta ordurako ilara luze bat zegoen eraikinaren kanpoaldean.
Izan ere, ehunka eta ehunka bazkide, langile ohi, senide, lagunek,... parte hartu dute bisitan.
Ekitaldian zehar, enpresa barrutik ezagutu dute, kooperatibako langileek gidari lanak eginda.
Bisitako elementu garrantzitsuena kooperatibak 2016an produzitutako linea izan da, Europa mailan puntakoa.
"Gu harro gaude makina honekin", adierazi du instalazioetako gerenteak, harrokeriarik gabe.
Horregatik, "guretzat produktu soil bat baino, proiektu bat da", eta linearen zenbait abantaila azaldu ditu:
"Etengabean lan egin dezake, hau da, ez du etenaldirik", eta gainera "abiadura oso handian lan egiten du".
Era berean, Fagor Arrasateko lehendakariak, Aritz Otxandianok, adierazi du kooperatiba "tailer txiki bat izatetik enpresa handi bat izatera" garatu dela.
Eraldaketa horretan "alde nabarmenetako bat da kooperatiba egun nazioartera begira bizi dela".
Horrek "abantailak eta desabantailak ditu", eta esate baterako, desabantaila bat da da bazkide ugarik, etxetik kanpo, bidaia ugari egin behar izatea.
Horregatik, hutsune horiek direla, familiek egiten dituzten esfortzuak eskertu ditu kooperatibak.
Fagor Arrasatek esker ona agertu die ere kooperatiban 60 urteotan lan egindako pertsonei eta ate irekiak antolatu dituzten lankideei.
Iturria:mondraberri.com
Viewed 99 times
