Antonio Cancelo, MCCko presidente ohia eta Eroskiko fundatzaileak, Gipuzkoako enpresariekin hausnartu zuen enpresa eraldaketaren inguruan.

Antonio Cancelo, MCCko presidente ohia eta Eroskiko sortzaileak enpresa eraldaketa eta erronka berriei arrakastaz nola aurre egitearen inguruan hausnartu zuen. Ongietorria Javier Martinez Ojinaga, APDko Iparraldeko kontseilaria eta CAFeko kontseilaria denak egin zuen , Carlos Ruiz-ekin(Kutxa) batera.

Interbentzio labur hauen ostean Antonio Cancelok hartu zuen hitza, eta bere hitzaldia lau puntutan egituratu zuen: enpresa eta lurraldea, eszenatoki berrietara egokitzea, lidergoa egokitzapenerako palanka gisa eta enpresen arteko kolaborazioa.

Enpresen lehiakortasuna neurtzeko doako tresna aurkeztu dute Laboral Kutxak eta MIKek.

Enpresei lehiakorragoak izaten laguntzeko “helburu garbiarekin” sortu dute Laboral Kutxak eta MIKek Compyte izeneko tresna, eguaztenean Bilbon aurkeztu dutena. On-line tresna da eta doakoa da erabilera, Laboral Kutxaren bezero diren enpresendako zein beste guztiendako.

Orriak

RSS - enpresagintza-rako harpidetza egin