MONDRAGON UNIBERTSITATEAk batxilergoko eta LHko 50 gazte bilduko ditu Oñatin, enpresa-talentua erakusteko lehiaketan.

MONDRAGON UNIBERTSITATEKO Enpresagintza Fakultateak batxilergoko eta Lanbide Heziketako 50 bat ikasle bilduko ditu gaur, ostirala, martxoaren 17an, Oñatiko kanpusean, euren enpresa-talentua erakuts diezaieten ekitaldian parte hartuko duten enpresei. Enpresa-mundua atsegin duten gazteek benetako erronkei aurre egiteko ideiak sortzea lortu nahi du gazteGOTalent lehiaketak. Horretarako, kirolaren, modaren eta kulturaren sektoreetako enpresek benetako erronkak proposatuko dizkiete; besteak beste, Real Sociedad, Loreak Mendian, Orbea, Atlantikaldia edo Buatxabal enpresek. Ikasleek euren talentua eta arrazoiak emateko gaitasuna landu beharko dituzte, epaimahaiak sinets dezan euren ideia dela erakundearen beharretara ondoen egokitzen dena.

MONDRAGON UNIBERTSITATEko myGADE graduko ikasleek antolatu dute jardunaldia. Hori ikasketak eta lana uztartzen dituen Enpresa Administrazioko eta Zuzendaritzako gradu bakarra da estatuan, eta ikasleek konpetentziak bai unibertsitatean bai enpresan eskuratzeko gaitasuna lantzen dute.

Jardunaldia

Jardunaldia 9:00etan hasiko da MONDRAGON UNIBERTSITATEAREN Oñatiko kanpusean (Areto Nagusian), eta ongi-etorriaren ondoren enpresek proposatutako erronkei erantzun beharko diete gazteek. Hiruzpalau laguneko taldeetan lan egingo dute proposatu dizkieten erronkei aurre egiteko. 12:30etik aurrera aurkeztuko dituzte egindako lanak, eta hiru talde finalistak 13:30ean emango dira jakitera.

Apirilaren 7an emango da ezagutzera talde irabazlea, sare sozialetan like gehien lortuko dituena izango baita. Irabazleek Madrilerako edo Bartzelonarako asteburuko bidaia

Iturria:mondragon.edu

 

like0

Viewed 100 times