Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluak eta KONFEKOOPek kooperatibaren enpresa-eredua aldarrikatu nahi izan dute Emakumeen Nazioarteko Egunean. Azaldu dutenez, kooperatibak genero-arrakala murrizteko "eragile aktiboa" izan dira.
Garaia Parke Teknologikoan egin zen atzo Ausolanen 50.urteurrenaren ekitaldi berri bat. Garaiako areto nagusi lepo bete zen efemeridea ospatzeko. Ekitaldi xumea eta hunkigarria izan zen eta orain 50 urte proiektua abian jarri zuten 17 emakume inkonformistak izan zituzten gogoan. Garai hartan, emakumeak ezkontzen zirenean lana uztera behartuta zeuden.
Janaria prestatzeak berekin dakar saihestu ezinezko hondakin sorrera bat. Patata tortilla egiteko, papatei azala eta arrautzei oskola kendu behar zaie. Beste kontu bat da azal horiek organikoen ontzira bota ordez, beste aukerarik badagoen. Testuinguru horretan kokatu du bere burua Arrasateko Ausolan enpresak. Otorduak eskaintzen ditu, eta janari hondarrak sortzen ditu ondorioz. Hondakinei beste erabilera bat eman nahian lanean ari direla azaldu du Amaia Agirrek, Ausolaneko ikerketa eta garapen arloko koordinatzaileak.