Kooperatiben Mugimenduak Ausolan saritu du berdintasunaren alorrean egindako lanagatik.
Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluak eta KONFEKOOPek kooperatibaren enpresa-eredua aldarrikatu nahi izan dute Emakumeen Nazioarteko Egunean. Azaldu dutenez, kooperatibak genero-arrakala murrizteko "eragile aktiboa" izan dira.
Hiru enpresa kooperatiboren ibilbidea aintzatetsi du gaur Euskal Kooperatiben Mundumenduak (Ausolan Taldea, Eroski eta SSI) berdintasunaren alorrean "aitzindariak" direla-eta. KONFEKOOPek ere ideia hori azaldu du: "Kooperatibek emakumeen eta gizonen berdintasuna bultzatzen lagundu dute historikoki, gure enpresa-eredua demokratikoa, parte-hartzailea, solidarioa, erresilientea, bidezkoa eta berdinzalea baita".
Horren adierazle gisa, azpimarratu nahi izan dute kooperatibak duela hamarkada batzuk hasi zirela kontziliazio-neurriak ezartzen, baina onartu dutenez, oraindik ere "urrats asko" daude egiteko. "Kooperatiben Mugimenduak lanean jarraitu nahi du, emakumeen eta gizonen berdintasunean aurrerapausoak emateko", adierazi dute.
Saria, Auzolan Taldeari
Ausolan Taldea saritu dute gaur, eta Idurre Arrazolak Auzolaguneko lehendakariordeak eskerrak eman ditu: "50 urteko ondarea eta nortasun-ezaugarri oso zehatzak dituen enpresa bat gara, kooperatiba gara, berdintasuna da gure ezaugarri bereizgarria, eta eutsi egin behar diogu, eta zaindu". Ausolanen 13.000 langiletik %95 eta Kontseilu Errektoreko 9 pertsonetatik 7 emakumeak dira.
Iturria: goiena.eus
Viewed 71 times