Four Seasons dorrea, Torontoko obra enblematikoa, ULMA Construccionek Kanadan egin dituen lehenengo obretakoa da. Yorkvilleren erdi-erdian kokatuta, kultur jarduera ugariko zonaldean, hiriko metro koadro garestienak eta desiratuenak hartzen ditu. 57 solairurekin eta 204 metroko altuerarekin, obra jada guztiz bukatuta dago. Hiriaren erdian bertan egoteak aparteko neurriak hartu beharra eskatu zuen. Obra aitzindaria da HWS Babes Perimetral Autoigokariaren sistema erabiltzeari dagokionez.